K verde

Zubi programaren 5. deialdia

Teatro Barakaldo > Zubi programaren 5. deialdia

ZUBI_V_PRENTSA OHARRA-1

Zubi proiektua, euskal sortzaile berriei bultzada emateko sortzen den ekimena da, eta bertako kideek hautatua den proiektuari babesa emateko hartzen duten konpromisoa du oinarritzat. Durangoko San Agustin Kulturguneak, Barakaldo Antzokiak, Iparraldeko Euskal Hirigune Elkargoak, Zornotza Aretoak, Kulturaz Azpeitiako Kultur Kooperatibak, Elorrioko Arriola Antzokiak, Hendaiako Mendi Zolan Kulturguneak, Zumaiako Aita Mari Antzokiak eta Artedramak sorkuntza berriak bideratzeko helburuarekin, Zubi proiektua tresnatzat harturik laguntza eskaini nahi diogu euskal antzerkiko lan bat aurrera eramateko, artista edo konpainia bati.

EKARPENA
Zubiko kideok hautatutako antzezlana bere sorkuntza prozesuan babestu, bultzatu eta laguntzeko konpromezua hartzen dugu. Laguntza hau globala izango da eta egokitua aukeratua den obrak dituen beharrei.
Estreinaldia kide garen eragileetako baten espazioan egiteko aukera eskaintzen dugu eta ondotik, emanaldi bana gainerako herri guztietan. Bultzatzaile bakoitzak, antzezlanaren katxeaz gain, diru zerbait ezarriko du sorkuntza prozesuko gastuak laguntzeko.
Gainera, entseguak egiteko aretoak eskainiko dira, egonaldi labur bat, eta baita aholkularitza artistiko
tekniko eta kudeaketakoa, beti ere, proiektuaren beraren nolakotasunen arabera.
Hastapen prozesuan dauden aretoko eta formatu txiki edo ertaineko proposamen artistiko berritzaileen
bila gabiltza, testua duten kasuetan, euskaraz izango dutenak.

JARRAIBIDEAK ETA EPEAK
Proposamenak helarazteko nahikoa da www.zubi.eus webgunean sartu eta bertan ageri den formularioa beteta ehkozubi@gmail.com helbidera bidaltzea.
Proposamenak jasotzeko azken eguna 2019ko abenduaren 13a izango da. Hautatutako antzezlanaren estreinaldia, 2020-21eko neguan aurreikusten da. ZUbi ez da ohiko diru-laguntza deialdi bat eta bide horretatik, bateragarria da beste batzuekin. Haratago joan nahi duen proiektua da gurea, sorkuntzaren beharretara egokituko dena, euskal sortzaileen jarduera profesionalizatzea ahalbidetuz.

* Aurreko edizioetan Zubiren bitartez sortu diren lan guztien informazioa eta gehiago www.zubi.eus atarian.
Harremanetarako:
Iasone: (+34) 615 779 511
ehkozubi@gmail.com