Qabalum entsegu irekia: Todo este ruido

Barakaldo Antzokia > Qabalum entsegu irekia: Todo este ruido

Dantzalabeak gonbidatzen zaitu Qabalum konpainiak Todo este ruido proiektuarekin egingo duen entsegu irekira, datorren ostegunean, urtarrilaren 23an, 18:00etan.

Todo este ruido bi interpreterentzako eta dron batentzako dantza-lana da. Sci-fi-aren iruditeriaren, komikiaren narrazio fragmentario eta fotografiko indartsuen, CGIaren eremuaren eta efektu berezien liluratik sortua, baina baita munduaren sorrerari buruzko mitoetatik, genesitik eta intuizio filosofiko zaharrenetatik ere. Gizakiak betidanik bere buruarentzako galdegai izan duen “zerbait gehiago” horretatik. Oro har, jatorriaz hitz egiten duten gure historiaren irudien liluratik nola iritsi garen honaino, eta zer etorriko den. Etorkizun posible bat marrazten duen poema dantzatua, guri forma emateko denbora zeharkatzen duen argiari egindako kantua.

Bertaratzeko interesa baduzu, edukiera oso mugatua da, beraz, eska ezazu gonbidapena osteguna, abenduaren 12a, 13:00 baino lehen, dantzalabea@gmail.com helbidean. Posta elektronikoz jasoko duzu baieztapena. Espazioaren ezaugarriengatik, oinetakorik gabe sartu eta lurrean eseri beharko duzula gogorarazten dizugu.