Denboraldian zehar, ikuskizunekin batera, ikusleari zuzendutako proposamen paraleloak eskainiko dira. Ekintza hauek “Bat gara” audientzian hedapenarako proiektuaren parte dira.
Entsegu irekiak, aurkezpenak, artistekin topaketak, hitzaldiak, ikastaroak, tailerrak, dokumentalak… ikusleen parte-hartzea sustatzeko jarduerak dira, eta, batzuetan, sortzaileen eta konpainien konplizitatearekin antolatzen dira.