KOMUNIKATUA
SARRERAK ITZULTZEA

Barakaldo Antzokia > KOMUNIKATUA
SARRERAK ITZULTZEA

Eusko Jaurlaritzaren urriaren 26ko 36/2020 Dekretua aplikatuz, Barakaldo Antzokiak honako hau jakinarazi du:

SARRERAK ITZULTZEA

Aipatu Dekretuak ezarritako mugikortasun murrizketek eragindako pertsona guztiei urriaren 27tik (asteartea) azaroaren 9ra (astelehena) bitartean programatutako ikuskizunetarako sarreren zenbatekoa honela itzuliko zaie:

Zenbatekoa leihatiletan itzuliko da, erosteko erabilitako finantza-txartel berean edo eskudirutan. Mugikortasuna mugatuta dagoenez, dirua itzultzeko bide hori epemugarik gabe egongo da zabalik, kaltetuek, ahal duten unean, kudeaketak lekuan bertan egin ahal izan ditzaten.

Aldundiaren Kultura Bonuaren bidez erositako sarrerak itzultzeko modua laster jakinaraziko da.

Itzulketa ez da automatikoa izango. Interesdunek posta elektronikoko mezu bat bidali beharko dute helbide honetara: teatro@barakaldo.eus, gaian “Sarrerak itzultzea” adieraziz eta, mezuaren eremuan, sarreren itzulketa berariaz eskatuz. Erosteko unean jasotako pdf formatuko sarrerak mezuari erantsi beharko zaizkio nahitaez.

Azaroaren 10etik aurrera programatuta dauden ikuskizunei dagokienez, oraingoz ez da itzulketarik egingo, baina osasun agintaritzaren agindu eta gomendioen bilakaera ikusi ahala, gure ikusleak jakinaren gainean jarriko ditugu.
Barakaldo Antzokiak lehenbailehen kudeatuko du itzulketa. Pazientzia eskatzen dugu itzulketak kudeatzeko behar den denborarengatik, eta barkamena eskatzen dizuegu sortutako eragozpenengatik.