Barakaldo Antzokia > 2023 1. KAPITULUA: Master Class El Cascanueces
Datorren urtarrilaren 7an, Laura Alonsoren Kubako Ballet konpainiak El Cascanueces aurkeztuko du Barakaldo Antzokian.
Dantza eskoletako ikasleak balet klasikoko ikuskizun honetara etortzea erraztu nahiko genuke, sarreren prezioan %20ko deskontua eskainiz.
Gainera, sarrera bat erosten duten ikasleek Laura Alonsoren Kubako Ballet konpainiako irakasle adituek emandako master clase batera bertaratu ahal izango dute, eta/edo konpainiaren entsegura, Barakaldo Antzokian, emanaldiaren egun berean.
NOLA EROSI SARRERAK DESKONTUAZ BALIATZEKO
Sarreren prezioa: PLATEA 25€- ANFITEATROA 22€
Sarreren prezioa %20ko deskontuarekin: PLATEA 20€- ANFITEATROA 17,60€
MASTER CLASSERA ETA/EDO ENTSEGU OROKORRERA NOLA BERTARATU
Antolaketa-arrazoiengatik, inskripzioak abenduaren 19ra arte baino ez dira onartuko.
Laura Alonso Alicia Alonso mitikoaren eta Fernando Alonso dantzari eta maisuaren alaba da. 25 urtez Kubako Ballet Nazionaleko (BNC) bakarlari izan ondoren, irakaskuntzan aritu zen eta orain Laura Alonso Konpainia eta ProDanza Zentroa, dantza klasikoa sustatzeko erakundea, zuzentzen ditu.
El Cascanueces Tchaikovskyren balet ezagunenetako bat da. Bere libretoa Alejandro Dumas aitaren testu batean oinarrituta dago. Testu hori Hoffmannen Kriskitinak eta saguen erregea ipuin ospetsuan oinarritu zen. Gabonetan girotutako bere istorioaren magiak, bere pertsonaia irudimentsuek eta errusiar konpositorearen musika unibertsalak klasiko bihurtu dute pieza hau, txikienentzat zein helduentzat aproposa.