12 urte baino gutxiago izanez gero Barakaldo Antzokiaren “Lagun Txiki” izan zaitezke, bakarrik inskripzio-fitxa bete eta eman egin behar duzu, duela gutxiko argazkiarekin eta N.A.N. edo familia- liburuaren fotokopia batekin batera, Antzokiko leihatilan, edo amigosteatro@barakaldo.org –era posta elektronikoz bidali.
2020-2021eko denboraldiko kuota 10 eurokoa da eta honako hauek onurak:
Lagun Txiki izatearen abantailak:
10€-ko bonua: txartela indarrean dagoen bitartean, zure Lagun Txiki Txartelarekin erositako ikuskizunetako 4 sarrera desberdin aurkezten badituzu leihatilan, bosgarren bat erostean, 10€-ko bonu bat oparituko dizugu sarrera gehiago erosteko.
%25eko deskontua publiko guztientzako ikuskizunetan eta bestelako deskontu esklusibo batzuk.
%35eko deskontua erosketa aurreratuko aldietan.
“Asteazkenetan zinemara” egitarauaren 6 filmetarako doako bonoa (baldin eta adinengatik kalifikazio irizpideak 12 urteko asistentzia adingabetara baimentzen badu).
Sarrera-erosketako lehentasuna.
Euskal Antzoki Sareako beste antzoki batzuetarako deskontuak: Social Antzokia (Basauri), Serantes Kultura Aretoa (Santurtzi), Torrezabal Aretoa (Galdakao), Lonbo Aretoa (Arrigorriaga), Ermua Antzokia (Ermua), Zalla-Zine Antzokia (Zalla), KulturLeioa (Leioa), Zornotza Aretoa (Amorebieta-Etxano), San Agustin Kulturgunea (Durango), Arriola Antzokia (Elorrio), Berrizeko Kultura Etxea (Berriz), Harresi Aretoa (Agurain).
Etxean Antzokiko aldizkaria jasotzea (orain bertsio digitalean bakarrik dago eskuragarri), ikuskizun guztien informazioarekin.
Asteko buletina.
Baldintza orokorrak:
Kuotak urteko balioa du, alta-datatik aurrera.
Txartela izenduna da, pertsonala eta besterenezina.
Titular bakoitzak ikuskizun bakoitzerako sarrera baterako eskubidea dauka (erabilgarri dagoen edukieraren arabera).
Sarrerak txarteldegian, Kutxabankeko saltzeko terminalak eta Antzokiko webgunearen bidez eros daitezke.
Txartelen deskontuek ez dute balio zinema programaziorako, ez eta beste erakunde batzuek Antzokian antolatzen dituzten ekitaldietarako ere.
Deskontuak ezin izango zaizkio beste deskontu batzuei gehitu.
Txartela beti erakutsi behar da aretora sartzean.
Kuota txartelaren iraungitze-dataren ondorengo astean kobratuko da.
Izena emateko orria
Utilizamos cookies de terceros y persistentes para analizar la navegación de los usuarios en la web. Puedes obtener más información y cambiar tus preferencias.
Puedes revocar tu consentimiento en cualquier momento usando el botón de revocación del consentimiento.