Barakaldo Antzokiko Laguna izan nahi baduzu, izena emateko fitxa bete eta duela gutxiko argazki eskaneatu batekin batera bidali baino ez duzu egin behar.
Orria jaso eta, argazkiarekin batera, Antzokiko txarteldegian bertan ere eman dezakezu.
Kuota 25 eurokoa da, eta alta-datatik urtebeterako balio du.
Abantailak:
%25eko deskontua arte eszeniko eta musika ikuskizunetako sarreretan eta bestelako deskontu esklusibo batzuk.
Euskal Antzoki Sareako beste antzoki batzuetarako deskontuak: Social Antzokia (Basauri), Serantes Kultura Aretoa (Santurtzi), Torrezabal Aretoa (Galdakao), Lonbo Aretoa (Arrigorriaga), Ermua Antzokia (Ermua), Zalla-Zine Antzokia (Zalla), KulturLeioa (Leioa), Zornotza Aretoa (Amorebieta-Etxano), San Agustin Kulturgunea (Durango), Arriola Antzokia (Elorrio), Berrizeko Kultura Etxea (Berriz), Harresi Aretoa (Agurain).
Etxean Antzokiko aldizkaria jasotzea, ikuskizun guztien informazioarekin.
Asteko buletina jasotzea.
Baldintza orokorrak:
Kuotak urteko balioa du, alta-datatik aurrera.
Txartela izenduna da, pertsonala eta besterenezina.
Titular bakoitzak ikuskizun bakoitzerako sarrera baterako eskubidea dauka (erabilgarri dagoen edukieraren arabera).
Sarrerak txarteldegian, Kutxabankeko saltzeko terminalak eta Antzokiko webgunearen bidez eros daitezke.
Txartelen deskontuek ez dute balio zinema programaziorako, ez eta beste erakunde batzuek Antzokian antolatzen dituzten ekitaldietarako ere.
Deskontuak ezin izango zaizkio beste deskontu batzuei gehitu.
Txartela beti erakutsi behar da aretora sartzean.
Kuota txartelaren iraungitze-dataren ondorengo astean kobratuko da.
Izena emateko orria:
Utilizamos cookies de terceros y persistentes para analizar la navegación de los usuarios en la web. Puedes obtener más información y cambiar tus preferencias.
Puedes revocar tu consentimiento en cualquier momento usando el botón de revocación del consentimiento.