Ezinbestekoa da itzultzeko eskaera (posta elektronikoz edo telefonoz) ikuskizunaren data baino lehenagokoa izatea.
Udal-konfinamenduen ondoriozko mugikortasun-murrizketek eragindako pertsona guztiek honela itzuliko dute ikuskizunetako sarreren zenbatekoa:
1. Antzokiko leihatiletan erositako sarrerak:
Zenbatekoa leihatiletan itzuliko da, erosteko erabilitako finantza-txartel berean edo eskudirutan.
2. On-line erositako sarrerak:
Itzulketa ez da automatikoa izango. Interesdunek posta elektronikoko mezu bat bidali beharko dute helbide honetara: teatro@barakaldo.eus, gaian “Sarrerak itzultzea” adieraziz eta, mezuaren eremuan, sarreren itzulketa berariaz eskatuz. Erosketaren unean jasotako sarrerak pdf formatuan erantsi beharko dira.
Barakaldo Antzokiak lehenbailehen kudeatuko du itzulketa. Pazientzia eskatzen dugu itzulketak kudeatzeko behar den denborarengatik, eta barkamena eskatzen dizuegu sortutako eragozpenengatik.
Laster Antzokian ikustea espero dugu.
Facebook: @BarakaldoAntzokia Twitter: @TeatroBarakaldo Instagram: @teatrobarakaldo