Hiritarrek zerbitzu publikoen sorkuntzan eta hobekuntzan parte hartu dezatela da Gobernu Irekiaren helburua, bai eta, kontuen gardentasuna sendotzen eta kontu ematean lagundu ere.
Hiru oinarrizko zutabe ditu Gobernu Irekiak:
Gardentasuna:Herritarrei administrazioaren kontuak ematea sustatu eta bultzatu behar du gobernu garden batek; eta, horrez gainera, burutzen ari denari eta ekintza-planei buruzko informazioa eman behar du, horien gaineko kontrola ahalbidetuz, eta, Administrazioak bere borondatez emandako datu publikoetan oinarrituta, balio ekonomiko edo soziala sortzea ahalbidetuz.
Elkarlana:Elkarlanean aritzen den gobernu batek administrazio lanean inplikatzen eta konprometitzen ditu hiritarrak eta gainerako eragileak.
Parte-hartzea:Parte hartzeko eskubidearen alde egiten du gobernu parte-hartzaile batek, hiritarrek politika berriak era ditzaten, bai eta hiritarren ezagutza eta esperientzia erabiltzera animatzen ere Administrazioa.
Barakaldo Antzokiak, Udal ekipamendu publikoa izanda, hiru printzipio hauek eramaten ditu praktikara bere jarduera guztietan