2023 2. Kapitulua: Gaston Core – Masterclass

Barakaldo Antzokia > 2023 2. Kapitulua: Gaston Core – Masterclass

Mugimendu-estetika berrien bila
Urtarrilak 12, osteguna, 16:00-20:00. Dantzalabea

Zeri buruzkoa da?
Tailer hau Gaston Core eta Nico Yao Dapreren (AKA Oulouy) arteko The Very Last Northern White Rhino proiektuaren inguruko topaketa sortzailearen emaitza da. Ikuskizuna Barakaldo Antzokiko areto nagusian izango da ikusgai urtarrilaren 13an, ostirala, 20:00etan.
Saioak konposizioko oinarrizko tresnak eta lan koreografikoaren zentzumen-ekoizpenarekin lotutako kontzeptuei buruzko hausnarketa jorratuko ditu. Honako kontzeptu hauen ingurukoa izango da: koreografo/interpretatzaile harremana, intuizio eta arrazionalizazio binomioak, pentsamendua eta ekintza, edo «begiradaren eraikuntza». Saioan zehar inprobisazio-ariketak egingo dira eta konposizio-tresnak aurkeztuko dira, lengoaia eta dantza-teknika espezifikoen dekonstrukziotik abiatuta, mugimenduaren esentzia eta adierazpen-gaitasuna aztertzea eta irudikapen-estetika berriak aurkitzea ahalbidetuko dutenak. Adibide eta abiapuntu gisa, interpreteak dantzatutako hiri-dantzako estilo desberdinak hartuko dira, horietako asko afrikar dantzetan inspiratuak. Horrela, diskurtsoa gorputzera eramango da eta topaketa praktika birpentsatzeko aukera bihurtzea proposatuko da.

Nori zuzenduta dago?
Tailerra mugimenduko profesional ugariri irekita dago (dantzariak, koreografoak, zuzendariak), mugimendu-teknika espezifiko batetik abiatuta ikerketa-prozesuak garatu nahi dituztenak eta hiriko dantzatik, dantza garaikidetik, balletetik edo dantza tradizionaletatik datozenak.
Eszenako beste profesional batzuentzat ere interesgarria da (zuzendariak, antzerkigileak, mugimenduko pedagogoak, gorputz-hezkuntzako irakasleak eta dantza eta antzerkiko ikasleak).
Publiko orokorrarentzat irekita dago, eta interesgarria izan daiteke lan artistikoko metodologia batera eta sorkuntza garaikideko prozesu batera hurbiltzeko.

Master class matrikula erreserbatzea eta ordaintzea – 35 €
«The very last northern white rhino» + Master Class matrikula erreserbatzea eta ordaintzea (White Rhino Bonoa) – 40 €
Izena emateko azken eguna: urtarrilak 9
Plaza mugatuak (15 pertsona)
+Info eta biografiak

Kontsultak:
teatro@barakaldo.eus
Tel. 944 780 600