Emanaldi erosi:
Gunezko prezioak:
- Patio: 20
- Anfiteatro: 17
- Mugikortasun urriko pertsonak: 17
*Antzokiaren Lagunen deskontua
Zuzendaritza: Hermes Gaido
Koreografia: Nicolás Poggi, Luciano Rosso
Antzezleak: Alfonso Barón, Luciano Rosso
Akrobazia eta umore nahasketa probokatzailea
Aldagela batean dauden bi gizonek aurre egin, borrokatu eta seduzitu egiten dute “oilarren borroka” bitxi batean, zuzeneko irrati baten konpainia bakarrarekin.
Arte martzialen, hip-hoparen, voguingaren, balletaren… arteko gurutzaketa interesgarria, lengoaia garaikidearen mugak aztertzen dituena mugimenduarekiko eta haren ondorengo interpretazioekiko.
Hamar urte igaro dira Nicolas Poggi eta Luciano Rosso (abizenetatik dator ikuskizunaren izena) Buenos Airesen forma ematen hasi zirenetik, dantza eta antzerki fisikoko pieza umoretsu honi.
Bere gorputzez eta adierazpen-ahalmen ikaragarriez baliatuz, eta ikuslearen barre-algara ardatz hartuta, Un Poyo Rojok maskulinotasunari, sexualitateari eta maitasunari buruzko gaiak jartzen ditu agertokiaren gainean.