Txalaparta
Kukai + Jesús Rubio Gamo

Barakaldo Antzokia > Txalaparta
Kukai + Jesús Rubio Gamo

Txalaparta<br>Kukai + Jesús Rubio Gamo

1 aretoa
iraupena: 60'

Azken orduko leihatila
13-30 urte: %50 deskontua

Txalaparta
Kukai + Jesús Rubio Gamo

Proiektuaren zuzendaritza: Jon Maya Sein
Koreografia: Jesús Rubio Gamo
Zuzendaritza artistikoa: Jesús Rubio Gamo, Jon Maya Sein
Interpreteak: Alain Maya, Arantza Iglesias, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Nerea Vesga, Izaro Urrestarazu, Urko Mitxelena
Musika konposizioa: Aitor Etxebarria

Lurretik jaiotzen den erritmoa


Txalaparta jotzen duten horiek emandako kolpeek sortzen dute haren soinua, baina jotzeari utzi eta gero, inor ere ez da gertatutako soinuaren jabe: ezin da heldu, haren izaerak desafio egiten dio finkotasunaren ideiari, lantzen duen horren arima eraldatzen duen askapen bihurtzen da kolpea. Entzumena eta norberaren gorputzaren pertzepzioa sakonago bihurtzen dira, hegal bihurtzen dira. Ekintzaren potentziak ugaritu egiten dira, eta agerian uzten dute gu geu garen materia-nahaspila askotariko hori.

Kukairen lanera gerturatzeak dantzari errotik begiratzera eraman nau: denboran zehar pertsonak batuta mantentzen dituen erritual gisa erreparatu diot dantzari. Haien dantzek gogora ekarri didate dantzak duen boterea ukigarria eta ukigaitza dena, lurra eta zerua, batzeko. Kukairen dantzak zaldien indarra du, eta hegaztien arintasuna
Jesús Rubio Gamo

Sustrai dantzari darion emozioa eta indarra berau gauzatzen duen interpretearen sentimendua bezain oraingoa da: Jesus Rubio Gamoren koreografiak bide egiten dio pertsonok iristen dugun egoera jakin bati, zeinetan sentimendu kolektiboak gainditu egiten baitu giza gorputza, emozio sakon bat zabaltzeko
Jon Maya Sein

Emanaldi erosi:

Gunezko prezioak:

  • Patio: 20€
  • Anfiteatro: 17€
  • Mugikortasun urriko pertsonak: 15€
*Antzokiaren Lagunen deskontua