Haur Hezkuntzako (5 urte) eta Lehen Hezkuntzako lehen ziklorako ikuskizuna
Jatorrizko ideia: Miren Larrea
Zuzendaritza: Iván Alonso
Titereen diseinua eta eraikuntza: Valentina Raposo
Zuzendaritza artistiko eta teknikoa: Ion Chavez
Musika: Fran Lasuen
Jatorria: Euskadi
Antzezleak: Miren Larrea, Valentina Raposo
Tretatxuk eta bere familiak gosea eta pobrezia pairatu zituzten. Agintariek dena lapurtu zieten: ortua, etxea… baita irribarrea ere. Baina ume bihurri hura hazi egin zen, eta inguruko bidelapurrik miretsiena bihurtu zen.
Lapurren gobernadore honek hamaika abentura eta erronka biziko ditu. Beti arriskuaren mugan eta beti heriotza saihesten. Eta, hala ere, herriaren bihotza irabaziko du, bere altxorrik preziatuena. Alabaina, heroirik ausartenak ere despistatzen dira. Tretatxuk, bere balentrietan murgilduta, etxekoak ahaztu ditu. Baina, zorionez, bizitzak oraindik azken erronka bat botako dio: samurtasunez beteriko borroka bat.