Scrooge eta mamuak
Khea Ziater

Barakaldo Antzokia > Scrooge eta mamuak
Khea Ziater

Scrooge eta mamuak<br>Khea Ziater

Iraupena: 60'
Euskeraz

Scrooge eta mamuak
Khea Ziater

Lehen Hezkuntzako lehen ziklorako ikuskizuna


Dramagintza, egokitzapena eta zuzendaritza: Alex Gerediaga
Jatorrizko testua: Charles Dickens
Euskarazko testua: Kepa Errasti
Panpinen diseinua: Iker García, Marta Álvarez (La Enananaranja)
Antzezleak: Na Gomes, Sandra Fdez. Aguirre

Ebenezer Scroogeren istorioa da, diruarekin obsesionatuta dagoen bankari berekoi eta zekena, eta maitasunean sinesteari utzi diona. Gau batean, Roberta enplegatuari egun librea kendu ondoren, harek bere alaba gaixoaren urtebetetzea ospatu nahi baitu; Scroogeri hil berri den bazkidearen mamua agertuko zaio, Marley zekena. Honek salbatzeko azken aukera bat eskainiko dio Scroogeri, hiru mamu bisitatzea proposatuz.

Haiekin batera, Scroogek bere iragana berpiztuko du, orainaz jabetuko da, eta espero duen etorkizun tristeari erreparatuko dio. Hala ere, azkenean, mamuekin egingo dituen bidaiei esker, Scrooge eskuzabal, bizi eta maitagarri bihurtuko da.