Gunezko prezioak:
- Patio: 15€
- Mugikortasun urriko pertsonak: 12,75€
*Antzokiaren Lagunen deskontua
ahotsa: Irati Bilbao
Zarrabete – Zanfoa: Gorka Bravo Barreiro
Gitarra eta Buzuki: Pablo Bueno
Perkusioa: Nerea Quincoces
Baxu electrikoa: Jordi Arcusa I Pla
Beste hasiera bat lagun zahar batekin
SarraBete proiektua aspalditik zebilen taldekideen buruan bueltaka, baina 2020. urtearen hasieran gauzatu zen. Urte hartako pandemiak eragindako geldialdia aprobetxatuz, eta kontzertuak bertan behera geratu zirenez, Pablo Bueno eta Gorka Bravo Barreiro musikariak hasi ziren asmo hori gauzatzen eta euskal folklorearen gaur egungo panoraman oso presentzia txikia duena instrumentu bat berreskuratzen: zarrabetea.
Soinu berri bat sortu nahi zuten, eta, beraz, errepertorio tradizionalaz gain, sorkuntza berriak lantzen hasi ziren, soinu garaikideago batekin. iragana eta oraina nahasten zituen abesti sorta. 2022. urtean, taldea formatu berri batean eszenikoagoa aurkezten hasi zen eta, bitartean, bigarren diskoa prestatzen hasi ziren, Irati Bilbao, Jordi Arcusa eta Nerea Quincocesekin batera.
Boskote bikaina tradizioa eta modernitatea nahasten dituen zuzeneko intimo batekin, Indarra Musika Taldeko dantzariek lagunduta.