Egiletza: Alex Allison, Jonas Schiffauer, Moisés Mas García
Dramagintza, akonpainamendu koreografikoa: Benjamin Richter, Darragh McLoughlin, Anna-Katharina Andrees, Marie Lena Kaiser
Jatorria: Alemania
Interpretazioa: Alex Allison / Pieter Visser, Jonas Schiffauer / Daan Mackel, Moisés Mas García / José Malandro
Korrika amaigabea
Malabarismoa, objektuak eta soinuak uztartzen dituen zirku ikuskizuna.
Korrika egiteko zinta baten gainean, bi malabarista korrika eta korrika ari dira eta ezin dira gelditu, musikari batek joko eta esperimentu batzuen bidez gidatzen dituen bitartean. Zerk motibatzen ditu? Zerk mugiarazten ditu?
Denboraren abiadura erreal eta hautemanari, giza ibileraren bilakaerari eta kultura gero eta geldiago batean aurrera egiteko gaitasunari buruzko azterketa komikoa.
Publikoak ikuskizuna mugimendu eta zirkuko obra entretenigarri eta dibertigarri gisa ikus dezake, edo gizartearen metafora sakonago gisa. Korrika egiteko makina zinta amaigabea da, oso azkar egiten duzu korrika eta asko ahalegintzen zara, baina ez zara inora iristen… Gustatuko litzaiguke gure publikoa pixka bat inspiratuta ateratzea eta bere istorioak aurkitzea agertokian erakusten ditugun irudi, erreferentzia eta metaforen barruan.
Alex Allison y Jonas Schiffauer
creadores de Runners