Postdatarik gabeko gutunak
Xake Prodkukzioak

Barakaldo Antzokia > Postdatarik gabeko gutunak
Xake Prodkukzioak

Postdatarik gabeko gutunak<br>Xake Prodkukzioak

1 aretoa
iraupena: 75'

Azken orduko leihatila
13-30 urte: %50 deskontua

Postdatarik gabeko gutunak
Xake Prodkukzioak

Egilea: Kepa Errasti
Gutunak: Iñigo Legorburu
Zuzendaritza: Getari Etxegarai

Antzezleak: Nerea Ariznabarreta, Kepa Errasti

Gutunak eta misterioak


Bakardade lagunduak existitzen dira? Eta bakarrizketa lagunduak? Horixe da Postdatarik gabeko gutunak: bakarrizketa lagundu bat.

Mikelek bost urte eman ditu preso, eta ordubete geratzen zaio bizimodu berri bat hasteko. Ordubete hau inoiz parez pare ezagutu ez duen igorle misteriotsu bati eskainiko dio. Izan ere, azken hilabeteetan gutun misteriotsu batzuk jaso ditu bere burua identifikatu ez duen norbaiten partetik. Eskutitz guztiek ezaugarri bera dute: ez dute igorlerik.

Charlotez jantzitako pianista mutu baten laguntzaz, bere bizitzaren errepaso bat egingo du, jasotako gutunak gogoratuz, igorle misteriotsua nor den jakin arte.

Postdatarik gabeko gutunak Xake Produkzioak taldearen laugarren ikuskizuna da. Oraingo honetan obrak badu berezitasun bat: denbora errealean gertatzen da, eta, gainera, konpainiaren lanen berezko sentimendu eta umorearen nahasketa mantentzen du.

SAREA

Emanaldi erosi:

Gunezko prezioak:

  • Patio: 15€
  • Anfiteatro: 12€
  • Mugikortasun urriko pertsonak: 12,75€
*Antzokiaren Lagunen deskontua