Pirritx, Porrotx eta Marimotots
Kuikui

Barakaldo Antzokia > Pirritx, Porrotx eta Marimotots
Kuikui

Pirritx, Porrotx eta Marimotots<br>Kuikui

1 aretoa
iraupena: 70'

Pirritx, Porrotx eta Marimotots
Kuikui

Sarrerak, laster salgai

Sarrerak modu homogeneoan eskuratu ahal izateko, gehienez ere 8 sarrera erosi ahal izango dira pertsona bakoitzeko.
Gogoratzen dizuegu ikusle guztiek, adina edozein dela ere, sarrera izan behar dutela, eta bertaratzen diren guztiek nahitaez erabili beharko dutela maskara.
12 eta 15 urte bitarteko haurrek baimena behar dute (deskargatu hemen) ikuskizunera pertsona heldurik gabe joateko.
12 urtetik beherakoak ezin izango dira ikuskizunera joan heldu baten konpainiarik gabe.

Ekoizpena, zuzendaritza: Katxiporreta Koop.

Aktoreak:
PIRRITX-Aiora Zulaika
PORROTX-Joxemari Agirretxe
MARIMOTOTS-Mertxe Rodriguez
Oihana Sanchez
Izaskun Forcada


Aurtengoan Euskararen gaiari eutsi nahi izan diogu pailazook beste behin, Aitorren eta MARIREN hizkuntza zaharrari arnas bideak topatze aldera. Orduan, txoriak ginela amestu genuen, eta munduari Kuikui esan genion. Batzuk kuku, besteek piui, kerrek…. eta beleak KRAAAA!… Guk, ordea, kuikui, Marimototsek erakutsita. Izan ere, amalurra txoriek bezala ikusten eta begiratzen lagunduko baitigu Pirritxi eta Porrotxi. Ikusiko ditugu plastikoz betetako itsasoak, Txo Mikmak txikiaren, balearen eta urpean hegan dabilen  pinguinoaren begietatik. Ikusiko dugu Tider migrantea, Afrikatik Baionara iritsi nahi, baina Txilipitok debekatzen diona, gauez hegan egiten duen Ontzak lagunduta bere helburuan saiatuko dena. Eta ikusiko ditugu Ilargi baserritarra eta Margarita Oiloa, saltoka hegan egiten duena. Honek arrautza berezia errun du koloretakoa. Eta jaioko da txitakolorea, Kuikui, munduari kolorea eta adorea emango diona. Eta guk ere, Kuikui txorrotxio egingo diogu munduari, geuretik, euskaratik eta euskaraz, munduko txorrotxioen sinfonian… Kui Kuikui!