Olvido Flores
Estefanía Paz Asín

Barakaldo Antzokia > 360º > Olvido Flores
Estefanía Paz Asín

Olvido Flores<br>Estefanía Paz Asín

2 aretoa
iraupena: 20'

Azken orduko leihatila
13-30 urte: %50 deskontua

Olvido Flores
Estefanía Paz Asín

Print

Ideia originala, sorkuntza artistikoa eta zuzendaritza: Estefanía de Paz Asín
Antzezlea: Estefanía de Paz Asín
Musika eta soinu-espazioa: Gorka Pastor
Jantziak: Zenzerro, Edurne Ibáñez Huarte

 

Oroimenari eta oroitzapenari omenaldia


1936ko uztailean, gerra zibilari bide eman zion Errepublikaren aurkako altxamendu kolpistarekin batera, Lodosara (Nafarroa) iritsitako Anastasini Zirkuko 50 artistaren troupea desagertu egin zen arrastorik utzi gabe.

Diotenez, batzuk fusilatu egin zituzten eta gainerakoak tropak entretenitzera behartu zituzten.

Objektuen hizkuntzaren bidez, Olvido Flores narratzaileak ahotsa eman nahi die izenik gabeko pertsona horiei, ahaztuei, inork lorerik eraman ez zien horiei.

La Reina del Argaren arrakastaren ondoren, Estefanía de Paz Asín Barakaldo Antzokira itzuliko da objektuen antzerki-proposamen berri honekin.

Gunezko prezioak:

  • Patio: 10€
  • Mugikortasun urriko pertsonak: 7,5€
*Antzokiaren Lagunen deskontua