“Neotango Concerto”
Barakaldoko Udal Musika Banda

Barakaldo Antzokia > “Neotango Concerto”
Barakaldoko Udal Musika Banda

“Neotango Concerto”<br>Barakaldoko Udal Musika Banda

1 aretoa
iraupena: 60'

gonbidapenarekin

“Neotango Concerto”
Barakaldoko Udal Musika Banda

*Sarrerak kontzertuaren egunean bertan emango dira, edukiera bete arte

Edurne Zabalo – Klarinete-jotzailea

Gorka Hermosa – Akordeoi-jotzailea

Alberto García Espina – Zuzendaritza


Edurne Zabalo klarinete-jotzaileak eta Gorka Hermosa akordeoi-jotzaileak osatzen duten bikoteak interpretatzen ditu Hermosak duo horretarako idatzitako konposizioak Sari ugari jaso ditu haren musikak; beste askoren artean, CIA IMC-UNESCO-ren konposizio saria.
Azken urteotan, orkestra handi ugarik interpretatu du haren musika sinfonikoa eta nazioarteko auditorium ospetsuenetan ere entzun da, hala nola, Berlingo Filarmonikoan, Washingtongo National Opera Kennedy Center-en eta Madrilgo Auditorium Nazionalean.
Vitoria-Gasteizko Kontserbatorioko irakaslea da Edurne Zabalo klarinete-jotzailea. Eskarmentu handia du ganbera musikan ez ezik orkestra eta banda ugaritan ere. Halatan, nortasun propioa ekarri dio errepertorio honi.


EGITARUA

Espede – Wim Laseroms

Gernika, 26/4/1937 – Gorka Hermosa

Neotango concierto – Gorka Hermosa
I. Ekia
II. Anantango
III. Milonga del vent
IV. Galliano en Santiago

Four dances from Iberia – Gorka Hermosa
I. Brehme
II. Saudade Ártica
III. Zelaia…?
IV. Paco