María Luisa
LaZona + Teatro de La Abadía

Barakaldo Antzokia > María Luisa
LaZona + Teatro de La Abadía

María Luisa<br>LaZona + Teatro de La Abadía

María Luisa
LaZona + Teatro de La Abadía

 

Egilea eta zuzendaritza: Juan Mayorga

Antzezleak: Lola Casamayor, Juan Codina, Paco Ochoa, Juan Paños, Marisol Rolandi, Juan Vinuesa

Errealitatearen eta irudimenaren arteko muga lausoei buruzko komedia


Maria Luisa urteetan sarturiko andrea da, bakarrik bizi dena, independentea, eta bizitzaz gozatzen duena. Etxeko atezainarekin kasualitatez izandako elkarrizketa bat da, aldarte handiz eta tonu maitagarriz, andre bitxi honen mundua hurbiletik ezagutzeko aukera ematen diguten eszenen segida pizten duena. Bere pisua, hirian zehar garraio publikoan egiten dituen joan-etorriak, dantzaleku baten aurrean egiten duen ibilbidea, bere lagun Angelinesekin telefonoz izaten dituen elkarrizketak…

“Harmailetako elkarrizketa batean, gure alabek jokatzen duten haur ligako saskibaloiko partida bat ikusten ari ginela, atezain lanetan ari den lagun batek esan zidan aholku bat eman berri ziola bere etxeko auzokidea zen adineko andre bati: bere postontzian izen batzuk eranstea proposatu zion, lapurrek bakarrik bizi zela jakin ez zezaten.

Ni berehala hasi nintzen imajinatzen Maria Louisa, ostegunero bezala bere lagun Angelinesekin askaltzetik datorrena, eta gogoz kontra postontziko karteltxoari izenak eranstea onartzen duena, abentura handi batera abiatuko dela jakin gabe.”
Juan Mayorga

 

 

Gunezko prezioak:

  • Patio: 23€
  • Anfiteatro: 20€
  • Mugikortasun urriko pertsonak: 19,55€
*Antzokiaren Lagunen deskontua