Iraupena: 55'
Euskeraz
Lehen Hezkuntzako bigarren eta hirugarren ziklorako ikuskizuna
Egiletza eta zuzendaritza: Jokin Oregi
Artista plastikoa: Rosa Solé
Maskara: Javier Tirado
Musika: Adrián García de los Ojos.
Antzezleak: Ana Martínez, Jokin Oregi
Gure istorioa oraindik iritsi ez den egun batean hasten da. O andereak multinazional batentzat egiten du lan. Etxeak diseinatzen ditu pertsona bakoitzak berea izan dezan. Lantegian geratzen den langile bakarra da. O anderea puntuala da, ordenatua eta garbia, eta pozik bizi da. Eta hala ez bada, pozaren pilula hartzen du. Azken boladan oso kezkatuta dago ideiak agortu egin zaizkiolako. Halako batean baina, gertaera bitxi batek dena aldatuko du erabat eta betirako: euli bat sartzen da bulegoan.