¿Jugamos?
Cia. Ninnus

Barakaldo Antzokia > ¿Jugamos?
Cia. Ninnus

¿Jugamos?<br>Cia. Ninnus

eszenatokia
(kopuru mugatua)
iraupena: 50'

¿Jugamos?
Cia. Ninnus

 

 

Zuzendaritza artistikoa: Íngrid Codina, Guillem Geronès (Cia. Ortiga)
Antzezleen zuzendaritza: Marcel Tomàs
Konponketak: Cia. Ninnus
Musikari interpreteak: Fàtima Ayats, Adrià Bauzó, Xavi Molina, Pau Sánchez
Argiztapena: Marcel Tomàs
Bideoa: Arian Botey

Musika dibertigarria da eta ez du adinik


¿Jugamos? bidaia bat da neskato baten iruditeriaren barrena, bere jolasarekin liluratuta, fantasiaz beteriko mundu bat aurkitzera eramango gaituena, non etxeak ibili eta abenturak bizi diren, non itsasontzi batek sekretu argigarri bat dakarren, non gaueko soinuak melodia ahaztu batean eralda daitezkeen.

Haurtxoei eta haien familiei zuzendutako kontzertu antzeztua da. Musikak eta zentzumenek haur txikienei jakin-mina pizten lagunduko diete eta familian une magiko batez gozatuko dute. Entzun, behatu, sentitu eta baita jolastu ere egiten den kontzertua.

Kontzertuaren errepertorioan Debussy edo Michael Giacchino bezalako musikagileak eta Coldplay, Nirvana edo Eurythmics bezalako taldeen abesti ezagunak izango dira.

RED

Gunezko prezioak:

  • Patio: 6€
  • Mugikortasun urriko pertsonak: 5,10€