Jon Maia
Kantu berri bat gara

Barakaldo Antzokia > Jon Maia
Kantu berri bat gara

Jon Maia<br>Kantu berri bat gara

1 aretoa
iraupena: 120'

Azken orduko leihatila
13-30 urte: %50 deskontua

Jon Maia
Kantu berri bat gara

Ahotsa: Jon Maia
Akordeoia: Gorka Hermosa
Biolontxeloa: Pello Ramirez
Pianoa eta sintetizadoreak: Nacho Soto
Perkusioa eta ahotsa: Nerea Quincoces

Intimoa eta kolektiboa ehunduz


Jon Maiak 2021ean atera zuen Kantu bat gara, letragile modura azken 30 urteotan idatzi dituen kantuen antologia. Lan honek izandako arrakastaren bulkadarekin bi urteren ondoren bertsolari zumaiarrak lan berri bat ondu du: Kantu berri bat gara liburu-diskoa. Lan honetan Maiak jauzi bat egin du eta kantu berriak dira nagusi, bertsio batzuk badaude ere (Negu Gorriak, Gozategi, Gari eta Pello Reparazen kantuak). Horretarako, aurreko lanean bezala goi mailako kolaboratzaileak izan ditu lagun, esaterako: Itziar Ituño, Olaia Inziarte, Maddalen Arzallus eta Luis Pastor. Baina bat nabarmendu behar bada Silvio Rodriguez kantautore kubatarraren parte hartzea da, Nostalgia izeneko kantua euskaraz abestuz.

Jon Maiak lan honetan bere azken urteotako jo puntua diren identitatea eta transmisioa ditu ardatz eta edertasunaren eta emozioen bidez heltzen die gai horiei. Kontzertu baten ohiko egituratik harago doaz bere emanaldiak, proiekzio, kolaborazio berezi, inprobisazio eta ezusteko ugarirekin. Maia bere ohiko musikariekin dator oraingoan ere, denak ere aski ezagunak.


Gunezko prezioak:

  • Patio: 20€
  • Anfiteatro: 17€
  • Mugikortasun urriko pertsonak: 15€
*Antzokiaren Lagunen deskontua