Gasteizko hondartzak
Dantzerti

Barakaldo Antzokia > Gasteizko hondartzak
Dantzerti

Gasteizko hondartzak<br>Dantzerti

1 aretoa
iraupena: 90'
euskaraz

Doako ikuskizuna

Gasteizko hondartzak
Dantzerti

*Irudia: Gasteizko hondartzak luburuaren azala. Susa Argitaletxea
Copr. Lander Garro

 

Egilea: Xabier Montoia
Egokitzapena: Antton Luku
Zuzendaritza: Ximun Fuchs
Antzezleak: Aitzol Barbarias, Garoa Bugallo, Josu Cardoso, Amets Ibarra, Mikel Ismael Kaye, Amets Larrea, Nerea Lizarralde, Beatriz Rodríguez, Gontzal Royuela, Idoia Tapia
Argiztapena: David Rodríguez
Tailerraren irakaslea: Igor Razquin

Milaka historia txikiz osaturiko Historioa


Milaka historia txikiz osaturik dago letra larriz idazten den Historioa. Brechten liburuak irakurri dituenak, adibidez, badaki nork eraiki zituen Egiptoko piramideak edo Lima distiranteko etxeak. Alegia, edozein hiriren historioa bertako biztanleena da, haien bizipen metaketa.

Ispilu handi batez baliatu izan balitz bezala islatu zuen 1997an Gasteiz hiria Xabier Montoiak bere liburuan, gasteiztarren kontzientzetan barneratu zen, guerra zibila bukatu eta hogeigarren mendeko azken urte bitarteko kontakizunak idazten. Militarrez eta apaizez jositako hiri txikiari industriaren etorrerak eragindako aldaketa isladatu zuen, baina horiek guztiak gorabehera, baita ere aldakaitza zena.

Nolanahi ere, Gasteiz izan beharrean, berdin izan zitekeen Bombay edo Aberdeen, obra honetako pertsonaien maitasun beldur, gorroto, zalantza eta itxaropenak antzekoak baitira funtsean munduko zoko guztietan.

Gasteizko hondartzak Dantzertiko Arte Dramatikoko 4. Mailako ikasleen gradu amaierako lana da. Ikasleek ipuin bilduma hau taularatuko dute, Antton Lukuk egokitutako testutik abiatuta eta Ximun Fuchs zuzendari eta aktore ezagunaren zuzendaritzapean.

Ordutegiak:

  • 02/05/2024 - 20:00
  • 03/05/2024 - 20:00