Ez dok ero
Tartean Teatroa

Barakaldo Antzokia > Ez dok ero
Tartean Teatroa

Ez dok ero<br>Tartean Teatroa

1 aretoa
iraupena: 80'
euskaraz

Azken orduko leihatila
13-30 urte: %50 deskontua

Ez dok ero
Tartean Teatroa

Egilea: Patxo Telleria
Zuzendaritza: Jokin Oregi
Musika egilea: Adrian García de los Ojos
Bideoa: Naiel Ibarrola

Antzezleak: Mikel Martínez, Patxo Telleria

Euskal antzerkiaren “Road movie” eroa


“Mikelote eta Pantxo” bikote artistikoa desegin da. Haien formula komikoa gastatua zegoen, eta belaunaldi berriek haien tokia okupatu dute.

Pantxok ondo hartu du behartutako erretiroa. Eskenatokietatik urruntzeko gogoa zuen aspalditik, bizimodu lasai eta normalizatua desiratzen zuen, artearen eromenetik urrun. Mikelotek ez du bukaera onartu nahi. Antzerkiaren pozoia sakon errotuta dago bere zainetan. Eta pozoi horrek burua galtzeraino eramango du.

Egun batean Mikelote, “antzerkilari andante” estrafalarioa, Pantxoren bila joango da, trasteak prestatu eta Euskal Herrian barna joateko, herriz herri antzeztera, “euskal antzerkiak behar gaitu” uste inozoarekin.

Horrela ibilbide fantastiko bat egingo dute Euskal Herrian zehar, hamaika abentura ero biziz. Mikeloteren imaginazioak sorturiko pertsonaia harrigarriak ezagutu eta egoera korapilatsuetan endredatuko dira.

SAREA

Emanaldi erosi:

Gunezko prezioak:

  • Patio: 15
  • Anfiteatro: 12
  • Mugikortasun urriko pertsonak: 12,75