Gunezko prezioak:
- Patio: 18€
- Anfiteatro: 12€
Abenduaren 14an “DanZA por GaZA” gala solidarioa izango da Barakaldo Antzokian Hitzorduaren helburua sarreren salmentaren bidez dirua biltzea da, Israelek Gazan egindako genozidioaren ondorioak pairatzen jarraitzen duten familia palestinarrei laguntzeko: hilketak, malnutrizioa, ur falta eta osasun baliabide falta.
Sarreren salmentarekin bildutako dirua familia palestinarrentzako izango da, Mundubat Fundazioaren bidez. Fundazio horrek Gazako emakume eta nekazarien elkarteekin lan egiten du
Ekimenean dantzaren eszenako izen ezagunek parte hartuko dute. Estatu osoko hamar bat koreografo eta dantzari, deialdian parte hartu zuten proposamenen artean aukeratuak, eta bakoitzak 15 minutu inguruko pieza laburrak erakutsiko dituzte.
Partaidetzak ez du inolako ordainsari ekonomikorik jasotzen, eta ez da lekualdatze- edo ostatu-kosturik estaliko. Gala honetan parte hartzen duten guztiek, dantzariek, antolatzaileek eta teknikariek, modu solidarioan eta ordaindu gabe egingo dute.
Sarrerak salgai daude jada eta online erosita edo Barakaldo Antzokiko leihatiletan eros daitezke.
ILARA bat gehitu da ekimen solidario honetan parte hartu nahi baina bertaratu ezin dutenentzat.
Sarrerak 18 eta 12 eurotan daude salgai, eta 10 eta 15 eurotan 0 ILARA.
Ekitaldi hau kulturaren bidez laguntzeko, hausnartzeko eta ikusarazteko ekintza gisa planteatzen da. Dantza herritarrengana hurbiltzen duen proposamena da, gune humanista eta aldarrikapenezkoa sortuz, Palestinako herriari babesa emateko.
PARTE HARTUKO DUTEN DANTZA KONPAINIAK: Carmen Fumero, Poliana Lima, Richard Mascherin, Olfa Sendení, Amaiur Macías, Victoria P. Miranda, Dani Hernández, Olaia Valle, Julio Ruiz, Helena Wilhelmsson y Juan Berlanga