“Crusoe”
Markeliñe

Barakaldo Antzokia > “Crusoe”
Markeliñe

“Crusoe”<br>Markeliñe

1 aretoa
iraupena: 60'
testurik gabe

5 urtetik aurrera

“Crusoe”
Markeliñe

Musika onenaren FETEN 2020 saria

Zuzendaritza artistikoa: Iñaki Egiluz, Joserra Martínez

Antzezleak: Sandra Fdez., Itziar Fragua, Fernando Barado, Jon Koldo Vázquez, Roberto Castro, Anduriña Zurutuza

 

Bizitzaren metafora, iradokitzailea, irudimentsua eta dibertigarria


Markeliñe euskal antzerki konpainia nazioartekoenetako bat da. Publiko guztientzako ikuskizunetan espezializatua, bere sorkuntzek haurrentzako ikuskizun onenaren Max saria edo hainbat FETEN sari jaso dituzte.
Oraingo honetan, Daniel Dafoeren klasikoa komediaren eta samurtasunaren arteko oreka perfektuarekin egokitzen dute, hiru antzezleren eta musikari baten bidez, jaiotza abandonatzen zaituen hondoratze bat besterik ez dela kontatzeko. Zure patuaren uhartean.
Crusoe, jaiotzen den haurra bezala, uharte huts batean abandonatua da. Hortik aurrera, Crusoek/haurrak bakarrik moldatzen ikasi behar du: bere beldur eta baldarkeriekin, amets egiteko moduarekin, ikasteko eta itxaropenerako duen gaitasun hutsalarekin, bere
kontraesan eta zozokeriekin. Eta probatzen, entseatzen eta asmatzen duen bitartean, bizitza aurrera doa, bizarragero eta luzeagoa eta gero eta zuriagoa du. Harik eta egun batean itsasoa bere bila itzultzen den arte.

 

Emanaldi erosi:

Gunezko prezioak:

  • Patio: 6
  • Mugikortasun urriko pertsonak: 5,1
*Antzokiaren Lagunen deskontua