Campo cerrado
Daniel Doña Compañía de Danza

Barakaldo Antzokia > Ostiral Flamenkoak > Campo cerrado
Daniel Doña Compañía de Danza

Campo cerrado<br>Daniel Doña Compañía de Danza

Herriko Plazan
Iraupena: 20'
Kopuru mugatua

Doako ikuskizuna
Gonbidapena behar da

Campo cerrado
Daniel Doña Compañía de Danza

Sarrerak irailaren 21etik aurrera emango dira Antzokiko leihatilan.

 

Jatorrizko ideia eta zuzendaritza artistikoa: Daniel Doña
Zuzendaritza eszenikoa: Jordi Vilaseca

Dantzariak: Miranda Alfonso, Cristian Martín, Daniel Doña

Identitateari eta aniztasunari buruzko hausnarketa artistikoa


Daniel Doña dantzari eta koreografoak tradizioa eta joera berriak uztartzen dituzten ikuskizunak sortzen ditu. Lan horrek, besteak beste, honako sari hauek jaso ditu: Gizonezko Dantzariari MAX Saria 2019an, “Ojo Crítico” Dantza Saria, Ohorezko HEBE Saria arte eszenikoetan eta Koreografia Onenari Max Saria 2009an.

Campo Cerrado “identitatea eta dibertsitatea” kontzeptuen inguruan diseinatutako kartografia da eta dramatikoki garai konplexu bateko, Espainiako gerraosteko, bizitza kulturalaren ezaugarri diren gaiak jorratzen ditu. Txirikorda moduko bat, 40ko eta 50eko hamarkadetako aztarna kultural eta artistiko guztiak aktibatzen dituena.

Lan koreografiko hori historia irakurtzeko modu alternatibo gisa aurkezten da, gerraosteko abangoardiak nola garatu ziren ikertuz, ziurrenik jenialtasun eta talentu kolpe batean, tradizioz paramutzat hartu izan den garai batean finkatzen eta gainditzen jakin zuten hainbat diskurtso artistiko zituzten sortzaileen belaunaldi baten eskutik.