Zuzendaritza eta dramaturgia: Agurtzane Intxaurraga![]()
Musika zuzenean eta musika konposaketa: Unai Celaya
Argiztapena: Xabier Lozano
Espazio eszenikoa: Agurtzane Intxaurraga
Jantziak: Xabier Mujika
Antzezleak: Sandra Fdez. Aguirre
Ireki atea eta gozatu beste aldeaz
Pertsona guztiok era berezian bizi dugu gure urtebetetze eguna. Garai horietan zain zaude, eguna noiz iritsiko, familiaren ospatzeko, lagunekin, eskolan edota lanean ere. Goizean goiz belarriak tiraka gorrituta, hamaika zorion hitz, zorion kantu, gozoki, txalo zaparrada, besarkada. Urtez urte emozio berbera pil-pilean. Nork ez du etsipena sentitu, ordea, hainbeste estimu duzun pertsona horrek zure urtebetetzea ahaztu duenean? Are okerrago, ezusteko bategatik ezingo direla zure festara etorri esaten dizutenean; edota eskolan inork gutxik bere festara gonbidatzen zaituenean?
Gure istorioko neska bakarrik dago. Ez du inporta zergatik, garrantzitsuena da berak egoera horri aurre egin nahi diola. Ez du bakarrik egon nahi hain egun berezian, eta atea ireki, eta bila abiatzea erabakiko du. Familia eta lagun artean sentitzeko beharrak bultzatuta, bizi-bidai batean murgilduko da, eta musika eta imajinazioaren bidez, toki ezezagunetaraino iritsi. Bizitzaz eta zirraraz betetako hainbat tokietara eta hala, ikusleak, poesiaz beteriko abentura horren protagonista bihurtuko dira.