Gunezko prezioak:
- Patio: 15€
- Mugikortasun urriko pertsonak: 12,75€
*Antzokiaren Lagunen deskontua
2 aretoa
iraupena: 90'
Azken orduko leihatila
13-30 urte: %50 deskontua
Gitarra eta ahotsa: Amaia Miranda, Henrio
Bi konpositore eta interprete gazte, bi ahots agerianir
Cuando se nos mueren los amores, Amaia Miranda euskal gitarra-jotzaile eta konpositorearen estreinako diskoa da, kantu biluziaren indarra eta benetakoaren eta betegabearen edertasuna aldarrikatzen duen adierazpen artistikoa. Disko beroa, su motelean egina, entzulea artistarekiko intimitate eta hurbiltasun espazio batera eramaten duena, ia ukigarria dena. Letrak, sinpleak eta poetikoak, helduaroaren etorrerak eta ziurgabetasunak eragiten dituzten emozioez mintzo dira; zutabeak kolokan jartzen diren eta mitoak eta sinesmenak erortzen diren une horretaz, eta horrekin topaketa lotsagabe eta oso eder bati bide ematen diote.
Henrio Enric Verdaguer kantautore eta ekoizlearen izen artistikoa da. Liverpoolen lau urtez bizi eta Clara Peya pianistaren azken biran ahotsa izan ondoren, nortasun berri horrekin hasten du proiektu propioa. Joan den maiatzean Help Me Understand izeneko lehen EP bat kaleratu zuen eta urtarrilean Somewhere, Sometimes, bere estreinako diskoa. Katalanez eta ingelesez konposatua, jatorrizko sustraietara itzuli ondoren sortu zen. Miaketa pertsonalean egindako bidea desegin, distantziaren ondorioz zintzilik geratu ziren loturak berreskuratu, berregokitu eta atzean utzitako bizitza bati buelta eman.