ARAU NAGUSIAK
Zuzeneko edozein emanaldi bakana eta errepikaezina da, eta gure arreta osoa merezi du. Horregatik hauxe eskatzen dizugu:
- Garaiz iristea: ikus-entzuleei eta artistei zor zaien errespetuagatik, antzezpena hasi ondoren ezin izango da aretora sartu atsedenaldietan izan ezik. Eta ez da bermatuko txartelean markatutako eserlekuan esertzea.
- Deskonektatu mota guztietako alarmak eta argiztatutako edozein pantaila-mota aretora sartu aurretik.
- Umetxoentzako gurdiak sarreran utzi. Antzokiak eserlekuetarako osagarriak dauzka txikiei hobeto ikusten laguntzeko.
- Zure lekuan eseri: erositako lekuan esertzeko eskubidea ematen du sarrerak. Ezin da, ez ikuskizuna hasi baino lehen ezta hasita ere beste batera aldatu antzokiko arduradunen baimenik gabe.
- Ezin da ez argazkirik, ez filmaziorik edota bestelako grabaketarik egin konpainiaren eta aretoko arduradunen baimenik gabe.
- Ez erabili mugikorrik. Utz ezazu telefonoa bakean. Bibrazioa kendu -edo, askoz hobeto, itzali ezazu-. Gogoan izan albokoak eta antzezleak molestatzeaz gain, mezuak irakurtzen dituzun bitartean telefonoak aurpegia argiztatzen dizula eta denon begi-bistan geldituko zara.
- Ez ezazu utz beroki, euritako, zorro edo antzekorik orkestrako zuloko eskudeletan ezta anfiteatroko eskudelean ere.
- Zaindu dezagun denona dena. Areto barruan ezin da ez jan ez edan.
Gogoratu:
- Pertsona bat, sarrera bat: segurtasun eta leku-kontrolerako arrazoiak direla-eta, aretora sartzen diren guztiek (daukaten adina daukatela) sarrera eskuratu behar dute aurretiaz.
- Azken ordu erdian, eguneko ikuskizunaren salmentari emango dio lehentasuna leihatilak.
- Sarrerak erostean, ondo dauden begiratu, gerora ezingo baitira ez aldatu, ez itzuli.
- Gorde sarrera saioa amaitu arte.
- 3 urtetik beherakoak ezin izango dira aretora sartu, haurrei zuzendutako ikuskizuna ez bada.
- 16 urtetik beherakoak ere joan ahal izango dira ikuskizunera, betiere, gurasoek edo arduradunek lagunduta badoaz.
- Aretoak mugikortasun urritukoentzat egokitutako sarrera eta guneak ditu. Horietako lekuren bat behar izanez gero eta laguntzailearentzako sarrera erreserbatzeko, idatzi posta elektroniko bat amigosteatro@barakaldo.eus helbidera edota deitu 944 780 600 telefonora. Erreserbatutako sarrerak emanaldia hasi baino 15 minutu lehenago jaso beharko dira; bestela, saldu egingo dira.
- Sarrerak deskonturen bat badauka, dagokion karneta erakustea eskatu daiteke. Antzokiak ez ditu bere erantzukizunpean hartuko ofizialak ez diren webguneetan edo salmenta tokietan eskuratutako birsalmentako sarrerak, horiek antzokira sartzeko baliagarriak ez badira.
- Aldaketak programazioan: Barakaldo Antzokiak, egoerak hala eskatzen badu, datak, ordutegiak, egitarauak eta interpreteak aldatu ahal izango ditu, baita emanaldia bertan behera utzi ere.
- Emanaldia bertan behera uzten denean soilik itzuliko da sarreren zenbateko osoa.
- Debekatuta dago erretzea eta antzokira janaria, edaria edo objektu arriskutsuak sartzea.
- Antzokiak sarrera ukatzeko eskubidea izango du.