Eskolatik Antzokira

Barakaldo Antzokia > Eskolatik Antzokira

Barakaldo Antzokiak azaroan hasiko du bere eskola kanpaina.

PROGRAMAZIOA

ALDIZKARIA

ORNITORRINCO PROIEKTUAN

Garrantzitsua: Eskaerak irailaren 15eko goizeko 9:00etatik aurrera bakarrik onartuko dira, posta elektronikoz edo webgunean agertzen den inskripzio-formularioaren bidez. Erreserbak eskaerak jaso diren ordena berean tramitatuko dira. Erreserba irmoa izan dadin, Barakaldo Antzokiaren baieztapena eduki behar du.

PREZIOA
4 euro (irakasleen sarrera doakoa da).

ERRESERBAK ETA ORDAINKETAK
• Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako Lehenengo zikloa:
Talde berarentzat 3 ikuskizun eskatu ahal izango dira, eta lehentasunaren arabera zenbakitu behar dira. Automatikoki, plazak hutsik baldin badaude, lehenengo 2 ikuskizunak erreserbatuko dira. Iraila amaitzean, aukeratutako 3. ikuskizunean oraindik ere lekurik badago, hori ere erreserbatuko da.
• Lehen Hezkuntzako Bigarren eta Hirugarren zikloak, DBH eta Batxilergoak:
Murrizpenik gabe.

Erreserbak egiteko urrats batzuk eman beharko dira, antolakuntza errazteko:
1) Webguneko inskripzio-orria edo mezu elektroniko bat bidali honako hau adierazita: ikastetxearen datuak, erreserbatutako plaza kopurua, arduradunaren izena eta aukeratutako ikuskizuna.
2) Antzokiak erreserba berretsi eta faktura-zirriborro bat bidali du, eskatutako sarrera-kopuruaren guztizko zenbatekoaren % 50ekoa.
3) Ikastetxeak adostasuna ematen du.
4) Antzokiak faktura egiten du.
5) Ikastetxeak funtzioaren data baino gutxienez hilabete lehenago ordaintzen du faktura.
6) Ikuskizunera joan ondoren, Antzokiak ordaintzeke dagoen zenbatekoaren bigarren faktura-zirriborroa egin du, behin betiko bertaratuen kopuruaren arabera.
7) Ikastetxeak adostasuna ematen du.
8) Antzokiak bigarren faktura egin du.
9) Ikastetxeak bigarren faktura ordaintzen du.

GARRANTZITSUA: Ikasleren bat ez egoteagatik sarreren itzulketak ez dira inoiz erreserba osoaren % 10 baino gehiago izango.

BESAULKIEN ESLEIPENA

• Haur Hezkuntza: ziklo horretako ikasleen artean altuera alde handia egoten denez, adinen arabera eserarazten ditugu, ikastegiek erreserba zer ordenatan egin duten kontuan hartu gabe.

• Lehen eta Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa: erreserbaren ordenaren arabera esleitzen dira eserlekuak.

MATERIAL DIDAKTIKOA ETA SOLASALDIAK

Konpainiek ikuskizunari buruzko material didaktikoa badute, Antzokiaren webgunetik deskargatu ahal izango da.
Ikuskizun batzuek antzezpenaren ondorengo solasaldiak egingo dituzte. Informazio hori web orrian dago eskuragarri.

Programazioa

Izen emate formularioa (ez da eskaerarik onartuko irailaren 15ko 9:00ak baino lehen).

Formularioa behar bezala iristeko, eskaera-orriaren sarrera-kopuruaren azpian dagoen “bidali” botoia sakatu behar da.

    *Erreserbaren eskakizunak Barakaldo Antzerkiako baietza jaso beharko du.