DANTZALABEA Barakaldo Antzokian kokatutako dantzaren praktika profesionalerako gunea da.
DANTZALABEAk bere instalazioak sortzaileek eta konpainiek entseguak egiteko erabiltzea ahalbidetzen du. Dantzako profesionalen eta ikasleen eskura dagoen baliabidea, baldintzarik onenetan lan egin ahal izan dezaten, erabat doan.
Espazio erabilgarriak eta ordutegiak:
DANTZALABEAren ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 20:00etara.
Asteburuak (kontsultatu)
Nola erreserbatu aretoa:
– Formularioa jasotzeko agindua.
– Bizkaiko dantza-profesionalak.
– Bizkaiko dantza-ikasleak.
– Erabilera-denborari dagokionez, iraupen luzeeneko erabilerei emango zaie lehentasuna, erabilera puntualei baino.
Gai orokorrak:
1. Bi entsegu-formatu aurreikusten dira:
a. Egun solteen entseguak.
b. 1-2 asteko entseguen-blokeak (lehentasuna izango dute modalitate hori lehenago DANTZALABEAn eskatu ez duten konpainia/profesional/ikasleek).
2. DANTZALABEAren erakundeak ikus-entzunezko baliabideak sortuko ditu hartzen diren jarduerak zabaltzeko.
3. Konpainiek erantzukizun zibileko asegurua izan behar dute.
DANTZALABEAk ez du bere gain hartuko konpainien/profesionalen/ikasleen erantzukizuna, pertsonei eta gauzei kalteak eraginez gero.
4. Lan-espazio komuna eta jantziak erabili ondoren, egunero eta elkartasunez jaso eta lanaldiaren hasieran bezala utzi behar dira. Jokabide-arau hori behin eta berriz ez betetzeak zerbitzuen erabilera aldi baterako etetea ekarriko du.