2022 Egonaldi artistikoak

Barakaldo Antzokia > 2022 Egonaldi artistikoak

DANTZALABEA 2022 EGONALDI ARTISTIKOAK · Ebazpena
Balorazio batzordeak oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen dituzten proposamen artistikoak aztertu ondoren, Dantzalabea 2022 egonaldi hauek ematen dira:

> Dantzalabeak dantza garaikideko bikote dantza baten ekoizpeneko lehen fasea hartuko du bere egonaldian (sorkuntza-laborategia fasea). Ekoizpen honen mamia antzezleek pairatzen duten esplotazioa/auto-esplotazio da, izan ere, dantzarien lanari buruz hausnartarazi nahi da.

Egonaldi honetan, kontakizunaren behin behineko egitura finkatuko da. Horretarako jantzien eta atrezzoaren lehen probak eta mugimenduaren inguruko ikerketak egingo dira.

Beñat Urrutiak (zuzendaria eta interpretea), Rafke Van Houplinesek (interpretea), Tytti Thusbergek (jantziak eta atrezzoa) eta Renata Etanowskik (argazkilaria) osatzen dute talde artistikoa.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

> Proiektuaren helburua dantza beste arte ez-eszeniko batzuekin hibridatzea da, arkitektura industriala, argazkigintza, ilustrazioa eta ikus-entzunezkoa txertatuz. Horretarako, inspirazioa bilatzen du Euskadiko Industria Ondarearen testuinguruan, eta irudi poetikoari buruzko azterlan bat proposatzen du, gorputza eta mugimendua ardatz hartuta. Egoera imaginario eta poetiko desberdinak esperimentatzean datza, gorputzaren, eraikinaren eta paisaiaren arteko elkarrekintzak sortutako metaforak erabiliz.

Proiektuak 3 fase ditu: «Esku hartzea», «Instalazioa» eta «pieza eszeniko baten sorkuntza», eta 2022ko uztailetik 2023ko urrira bitartean garatuko da osorik.

Konpainiak 2022ko azken hilabeteetan Dantzalabean egingo duen lanaren helburua material artistikoa sortzea da: koreografikoa, bisuala eta soinuduna, Araiako (Araba) Ajuriako Fabrikaren industria-ingurunean esku-hartze artistikoaren lehen fasean sortutako materialak oinarri hartuta. Lan honek Zorrotzaurreko La Terminal FICC espazioan 2023ko apirilean aurkeztuko den diziplina anitzeko instalazioaren diseinuari bide emango dio.

Talde artistikoa Blanca Arrieta sortzaile eta interpreteak, Laura Cobo, Robert Jackson eta Oihana Vesga dantzariek, Juan Félix Ruiz argazkilariak, Leire Llano artista bisualak eta Musika Elektroakustikako KLEM Laborategiak osatzen dute.

Proiektu artistiko hau TRAINART programa europarraren esparruan diseinatu da. Programa hori 2020-22 “esku-hartze artistikoak testuinguru ez-konbentzionaletan” izenekoa da.

+ Info: www.blancaarrieta.com

 

 

 

 

 

 

 

*Argazkia: Blanca Arrieta | Ilustrazioa: Leire Llano


 

 

*Argazkia: Juan Félix Ruiz | Ilustrazioa: Robert Jackson