KULTURA BONUAREN INFORMAZIOA
Barakaldo Antzokiak bat egin du Bizkaiko Foru Aldundiaren “Kultura Bonua” programarekin.
Zer da?
Arte- eta kultura-ekoizpenaren merkatua eta kultura-produktuen kontsumoa dinamizatzera bideratutako ekimena da.
Bonu-modalitate bi daude:
A motako BAKB: 25 euroko salmenta-prezioa du, eta 40 euroko balioa ematen dio eramaileari.
B motako BAKB: 15 euroko salmenta-prezioa du, eta 40 euroko balioa ematen dio eramaileari (euskarazko produktuetarako eta ikuskizunetarako sarrerak erosteko soilik).
Zertarako balio du?
Liburuak, musika-euskarriak, museoetarako sarrerak, zuzeneko ikuskizunak eta, oro har, kultur ekitaldietarako sarrerak erosteko.
Non eta noiz eros daiteke?
2020ko irailaren 14tik 2021eko maiatzaren 24ra arte erosi ahal izango duzu bonu hau Kutxabankeko webgunean eta sarrerak erosi eta jasotzeko terminaletan.
Zertarako eta noiz truka daiteke Barakaldo Antzokian?
2020ko irailaren 15etik 2021eko maiatzaren 31ra arte, honako hauetarako erabil dezakezu Barakaldo Antzokian:
A) Bazkidea bazara, ikuskizunetarako sarrerak erosi eta bazkide izaera berritu ahal izango duzu 2021erako.
b) Oraindik bazkide ez bazara, alta eman ahal izango duzu irailetik abendura bitartean, eta ikuskizunetarako sarrerak erosi.
Adibidez, 25 €-gatik bakarrik:
– Zu, zure bikotekidea eta bi seme-alabak bazkide egin zaitezkete irailetik abendura bitartean (7,5 € helduen txartel bakoitza eta 3 € haurren txartel bakoitza – Guztira 4 pertsona 21 €– eta 19 € gehiago sarrerak erosteko).
– Zuk eta zure seme-alabak bazkide egin ditzakezue urte osoan (benetako balioa: helduen txartelaren kuotaren 25 €+ haurren txartelaren kuotaren 10 €= 35 €, eta sarrerak erosteko 5 €gehiago izatea).
– Eta, horrela, konbinazio ugari dauden txartel mota desberdinekin.
c) Halaber, bazkide gisa alta eman ahal izango duzu irailetik abendura bitartean, bazkide izaera berritu 2021erako, eta sarrerak erosi, bonuaren 40 euroko balioa agortu arte.
Adibidez, 25 €-gatik bakarrik:
– 7,5 € irailetik abendurako kuota + 25 € berritzea 2021 + 7,5 € sarreretan
d) Bazkide ez bazara, 25 euroren truke ikuskizunetarako sarrerak erosi ahal izango dituzu, 40 euroren truke.
Zalantzarik izanez gero, deitu 944 780 600 telefonora bulego orduetan:
Astelehenetik ostiralera, 10: 00-14: 00/16:00 – 18:00