Interpretazio tailerra 6 urtetik gorako haurrentzat.
Tailerra AA Aita ikuskizunarekin lotuta dago. Ikuskizuna ikustera datorren heldu bakoitza haur batekin etor daiteke, eta emanaldi bitartean haurrak tailerra egin dezake.
Zaintzapean adingabeak izateagatik normalean antzerkira etorri ezin diren pertsonak ikuskizun batera joatea ahalbidetzera bideratutako jarduera da.
Bi ordu horietan, irakasleak pieza labur bat sortuko du haurrekin.
Pieza profesionalki grabatu eta editatuko da, ondoren familiek ikus dezaten.
Data: 2026ko urriak 10, larunbata
Ordutegia: 19:30
Tokia: Barakaldo Antzokia (Elkano, 4 – Barakaldo)
Iraupena: 120 minutu
Leku kopuru mugatua!
Izen-ematea (urriaren 9a baino lehen, 14:00etan): teatro@barakaldo.eus edo 944780600 telefonora deituz.
Datu hauek eman beharko dira:
Izen-abizenak
Helbide elektronikoa
Harremanetarako telefonoa
Adina
Tailerra doakoa da baina bertan parte hartzeko ezinbestekoa da heldu bat Jon Plazaolaren AA Aita ikuskizunera joatea.