2018ko maiatzaren 25etik aurrera Europar Batasuneko Datuen Babesari buruzko Arautegi Orokorra aplikatu behar denez, BARAKALDO ANTZOKIAK bere Pribatutasun Politikak egokitu ditu. Politika horiek ondoren adierazten dira, eta BARAKALDO ANTZOKIAREKIN duzun harremanean izaera pertsonaleko zure datuen tratamendua arautzen dute.
BARAKALDO ANTZOKIAK erabateko konpromisoa du pribatutasunaren babesarekin eta zuk ematen dizkiguzun eta guk lantzen ditugun datu pertsonalen erabilera egokiarekin. Politika hori www.teatrobarakaldo.com webguneari zaio aplikagarri eta, hala denean, baita bere azpi-domeinu eta microsite guztiei, eta bide ez elektronikoa erabiliz zuk emandako datuei ere.
Mesedez, ondoren aurkituko duzun Datuen Babesari buruzko oinarrizko informazioa ondo irakurtzea eskatzen dizugu.
Zure datu pertsonalak tratatzen edo erabiltzen ditugun moduari buruzko edozein zalantza edo ardura baldin baduzu edo aipatutako zure edozein eskubide gauzatu nahi baduzu, jar zaitez harremanetan teatro@barakaldo.eus helbidearekin edo idatzi iezaguzu helbide honetara: BARAKALDO ANTZOKIA, Elkano,4 48901 Barakaldo.
Ados ez bazaude, ez erabili webgune hau edo bere zerbitzuak eta ez eman guri zure datuak. Webgune hau erabiltzea eta bertara sartzea, edo bere edozein zerbitzu erabiltzea edo zure datuak guri ematea, ekintza positibotzat ulertuko da, baimena emanez BARAKALDO ANTZOKIA zure datuak ondoren adierazten diren helburuetarako erabili ditzan. www.teatrobarakaldo.com webgunea erabiltzean, Lege Ohar honetan jasotzen diren webgune horren baldintzak irakurri, ulertu eta inolako mugarik edo erreserbarik gabe onetsi dituzula ulertuko da, eta baita Datu Pertsonalen Babeserako Politika ere, eta hori erabiltzea baldintza orokor hauen eta Datu Pertsonalen Babeserako Politikaren, sartzeko unean argitaratuta dagoen bertsioan, berariazko eta erabateko onespena izango da, webgunearen zerbitzu jakin batzuei dagokienez aplika daitezkeen baldintza berezien kalterik gabe. Horien aurretiazko kontratazioa ezinbestekoa izango da bertara sartzeko.
Lege Ohar honetan adierazten diren baldintzekin ados ez bazaude, webgunea ez erabiltzeko eskatu behar dizugu, horren erabilerak, berriro adierazten dugunez, testu honetan jasotzen diren legezko terminoen onespena inplikatuko baitu.
BARAKALDO ANTZOKIAK webgune honetan agertzen diren terminoak eta baldintzak aldatzeko eskubidea gordetzen du, eta baita edukiak, informazioak… zabaltzeko ere, edozein unetan eta aurretik ohartarazi gabe eta, ondorioz, arrazoizko maiztasunarekin kontsultatzea gomendatzen du, aldaketaren bat egon daiteke eta.
Webgunean sartzen den pertsona erabiltzailetzat hartuko da. Webgunearen bitartez emandako zerbitzuen parte batzuetan sartzeko, erabiltzaileak inprimaki elektronikoa bete beharko du, legezko eta egiazko zenbait datu adieraziz.