7. KAPITULUA: GO FIGURE

Barakaldo Antzokia > 7. KAPITULUA: GO FIGURE

Go figure beste gorputz baten/batzuen funtzionamendua eta erritmo- eta mugimendu-ereduak ezagutzeko gonbidapena da.

Sharon Fridman konpainiaren Go Figure ikuskizuna dela eta (azaroaren 23an, larunbata, 20:00etan), Barakaldo Antzokiak jarraian zehazten ditugun jarduera paraleloak antolatu ditu.

Azaroak 22, ostirala


17:00-18: 00: Tailerra Shmuel Dvir Cohen eta Tomer Navotekin, Go Figure taldeko antzezleak, eta Sharon Fridman koreografo eta konpainiaren zuzendariarekin.

Lekua: Dantzalabea

Bi dantzariek nahigabeko muskulu-uzkurduran (“distonia”) sortzen den afekzio neurologikoa partekatzen dute. Elkarrekin egindako lanean, interesgunea ez da inoren mugimendu-dinamika arauemaile batera egokitzea, disfuntzionalitate-egoera batek eskaintzen dituen oztopoak saihestuz; aitzitik, norberaren mugimendu bat onartzea eta ospatzea da, sarritan aurreikus ezin daitekeena, ia beti erronka egiten duena, eta ederra, egia den heinean, bere buruarekin leiala den heinean.
Aldez aurretik dantzalabea@gmail.com edo teatro@barakaldo.eus posta elektronikoetan izena emanda parte hartu ahal izango da.
Doako jarduera.
Plaza mugatuak.
* Tailer honetan parte hartzen dutenek ikuskizunerako sarrera erosi ahal izango dute %50eko deskontuarekin.

18:10etatik aurrera eta 20 minuturo saioetan: 3Dko errealitate birtualaren murgiltze esperientzia.

Lekua: Dantzalabea

Murgiltze-formatu hori errealitate birtualeko betaurrekoen bidez bistaratzen da. Esperientziak 10 minutu inguru irauten du, eta 8 pertsonako taldeen saio kolektiboetan banaka bizitzeko pentsatuta dago.
Shmuel (aniztasun funtzionala duen dantzaria eta obraren protagonista) mugimenduan murgildu eta harekin elkarreragin ahal izango duzu.
Bi hizkuntzaren arteko topaketa da: batetik, espazioan zehar bere ezberdintasuna arakatuz mugitzen den gorputz batena; eta, bestetik, ikuslearena, nahi duen lekura hurbiltzeko, begiratzeko, ukitzeko eta iristeko askea izango dena.
Esperientzia hau bidaia introspektibo gisa planteatzen da, ezberdintasunean ezkutatzen den edertasunari begirada berri bat eskaintzen diguna.
Honako ordutegi hauetan parte hartu ahal izango da, aldez aurretik dantzalabea@gmail.com edo teatro@barakaldo.eus posta elektronikoetan izena emanda:

• 18:10 (lehentasunezko izen-ematea topaketa-tailerrean parte hartzen dutenentzat)

Azaroak 23, larunbata
Emanaldiaren ondoren konpainiarekin elkartzea.

Lekua: Barakaldo Antzokiko areto nagusia

* Informazio gehiago eta kontsultak: dantzalabea@gmail.com  – teatro@barakaldo.eus
Tel. 944 780 600