2024 1. KAPITULUA: SHINE · LASALA IKUSKIZUNAREN DANTZA TAILERRA

Barakaldo Antzokia > 2024 1. KAPITULUA: SHINE · LASALA IKUSKIZUNAREN DANTZA TAILERRA

SHINE · LASALA ikuskizunaren dantza tailerra

2024ko urtarrilak 13

larunbata

12:30-14: 00

Barakaldo Antzokia / Dantzalabea

Elebiduna

* Matrikulazio epea: urtarrilaren 12a, 18:00ak arte.

 

Judith Argomanizek koreografia tailer bat eskainiko du larunbat honetan, urtarrilak 13, arratsaldean bertan Barakaldo Antzokian antzeztuko den SHINE sorkuntzaren pasarte baten inguruan. Nolabaiteko esperientzia duten eta dantza gustuko duten pertsonei zuzenduta, tailerraren helburua diziplina honen oinarrietako batzuk aztertzea da, hala nola gorputzaren kontzientzia, espazioaren bilakaera eta musikaren eta erritmoaren arteko harremana.

Dantzalabea proiektuaren baitan, larunbat goizean, urtarrilak 13, Lasala Konpainiak SHINE bere azken ikuskizunaren inguruan eskainiko duen tailerrean parte hartzea proposatzen dizuegu. Judith Argomanizek zuzendutako sorkuntza hau arratsaldeko 20:00etan taularatuko da Barakaldo Antzokian.
Lasala konpainiaren eskutik koreografia tailer bat proposatzen dizuegu sorkuntza honen zati baten inguruan.

Tailer hau dantzaren munduan nolabaiteko esperientzia duten eta diziplina hau gustuko duten pertsonei zuzenduta dago, eta dibertsiora eta dantzaren munduaz kontzientziatzera bideratuta dago. Ikuspuntu ludiko batetik, dantzaren zenbait oinarri aztertuko ditugu, hala nola gorputzaren kontzientzia, espazioaren bilakaera eta musikaren eta erritmoaren arteko harremana.

Plazak mugatuak dira, eta, beraz, izen-ematearen hurrenkeraren arabera egingo da onarpena.
Izen-ematea doakoa da.
Informazio gehiago:
944 780 600 / dantzalabea@gmail.com