Balorazio batzordeak oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen dituzten proposamen artistikoak aztertu ondoren, lau egonaldi hauek ematea erabaki du:
Bizkaiko artista/konpainia berrientzako sormen-egonaldia: Olaia Valle · “Entre mi cuerpo y yo. Llorona, llévame al río” proiekturako.
> “Ikerketa-proiektu hau sorkuntza-prozesu bat, lehen aldiz, bakarka egiteko nahiarekin sortu da.
Ni nor naizen esploratzeko beharrarekin. Imajinatu eta gogoratu. Galderak eta galderak dantzatzea. Dantza egitea. Hori guztia izan ziren guztiaren oroitzapena eta desira bizi den gorputz batean. Nirea ez den beste gorputz bat izateko gogoa. Nire arbasoak dantzatzeko gogoa, gaur zerk mugitzen nauen ulertzeko. Hemen eta orain, ni eta nire gorputzaren artean “.
Beste lurraldeetakoartista/konpainia berrientzako sormen-egonaldia: Patas de Gansa Kolektiboa, “Larriak azpian” proiekturako.
> Nola biziko genuke, gaur egungo begirada okzidentaletik, kalean emakume taldeak ikustea arropa kilo eta kiloak garbitzen? Haien zauriz beteriko eskuek lapurtuko lukete gure arreta, ala lana apaltzeko erabiltzen zituzten kantuek itsutuko gintuzten? Posiblea da haiek arropak garbitzeko derrigortasunak lapurtzen zien tarte horri bueltan beste zerbait lapurtzeko kapazak izana? Espazio arrotz hori nolabaiteko arnasgune bihurtzen al zuen elkarrekin, elkarlanean eta lagunekin aritzeak?
Larriak azpian piezarekin latsariek egiten zuten lana balioan jarri eta berezkoa zen espazio publikora itzuli nahi du Patas de Gansa kolektiboak, dantza garaikidea eta tradizioa uztartzen dituen kaleko dantza pieza bat sortuz, herrietako plaza, parke eta erreka alboetara eramateko asmoarekin.
Lantalde artistikoa:
KOREOGRAFIA ETA INTERPRETAZIOA – Leire Sanjurjo eta Iratxe Bilbao
DRAMATURGIA – Atic A. Heredia
SOINU ESPAZIOA – Maider Lasa Santamaria
ARGAZKI ETA BIDEOAK – Haritz Petralanda (Ene Begirada)
DISEINU GRAFIKOA – Eider Garcia
Bizkaiko artista/konpainia finkatuentzako sorkuntza egonaldia: DOOS Colectivo, “Fake freedom” proiekturako.
> Proiektuaren xedea da errealitate birtualeko gailuetarako egindako bideodantza murgiltzaile bat sortzea. Bideodantza horrek algoritmoak gure eguneroko erabakietan duen pisuaz, besterenaren eraginaz, askatasun-gogoaz eta etengabeko zalantzaz hausnartzen du.
Labirintoz egituratuta dago, eta hainbat gela/eszena ditu; horietan, erabiltzaileak erabakitzen du zer ibilbide egin, eta ibilbide bakoitza bi amaiera posiblerekin osatzen da. Eskailera batean hasten da, eta sortzaile batek bere barne-zalantza kontatzen digu: errealarekin, nire gorputzarekin eta ingurune naturalarekin konektatu behar al dut? Edo produktibitatea, tresna teknologikoa, eraginkortasuna eta digitala bilatu behar al ditut? Eszena bakoitzean, bitan banatzen den gela bakoitzean, ikusleak digitalaren eta naturalaren arteko dikotomiari aurre egingo dio.
Honako hauek osatzen dute taldea: Jemima Cano (ekoizlea eta errealizadorea), Iker Pomposo (programazioa, XR esperientziaren diseinua, plataformarena eta erabilgarritasunarena), Eva Guerrero (zuzendari artistikoa), Olaia Valle (interpretea), Aritz López (lankidetza berezia), Jon Zabala (soinu-espazioa eta musika-sorkuntza), Ana Arsuaga-Verde Prato (ahotsak), Paula Nieto (3D gorputzaren diseinua) eta Janire Orduña (logotipoaren diseinua eta irudi korporatiboa).
Beste lurraldeetako artista/konpainia finkatuentzako sorkuntza egonaldia: Led Silhouette, “Halley” proiekturako.
> Led Silhouette Konpainiak mugimendu-modu berriak ikertzen jarraitzen du, metodologia propio baten bila, non gorputzak oinarri filosofiko gisa mugimenduaren eta bizitasunaren gertakari bihurtzea duen. Helburua identitate garaikidea sortzea da, formaren, gorputzaren eta irudiaren ikerketan errotuta, baina kanpoaldearekin lotuta, geografia- eta denbora-mugak gaindi ditzaketen egungo gaiak zeharkatuz.
“Halley”-ek proiektu berritzailea izan nahi du, bisualki liluragarria eta koreografikoki bertutetsua eta zorrotza. Dantza zabaldu eta estatuko eta nazioarteko hainbat testuingurutara eramango duen proiektua.
Lantaldea:
Kontzeptua eta zuzendaritza: Jon Lopez & Martxel Rodriguez
Antzezleak: Katalin Arana, Lucia Burguete, Marina Fullana, Laura Lliteras, Marcos Martincano, Nicolas Martinez, Edoardo Ramirez, Teresa Royo
Testua: Gaizka Sarasola
Laguntza dramaturgikoa: Marcos Morau
Soinua eta musika moldaketak: Ibai Gogortza
Zuzendaritza teknikoa eta argiztapena: Andoni Mendizabal
Kudeaketa eta makineria: Iñaki Iriarte
Eszenografia: David Pascual
Jantzigintza: Iñaki Cobos
Argazkiak: Irantzu Pastor
Bideoa: El Estudio, Adela Moreno & Ana Escario