K verde

2023 9. Kapitulua: : Topaketa/Tailer – Alberto Velasco

Barakaldo Antzokia > 2023 9. Kapitulua: : Topaketa/Tailer – Alberto Velasco

Alberto Velasco (egilea, zuzendaria, aktorea, dantzaria)

Maiatzaren 13ko goizean, Alberto Velascok topaketa/tailer bat egingo du Dantzalabean, gure programazio hedatuaren esparruan.

Alberto Velascok Arte Dramatikoa ikasi zuen Valladoliden, eta interpretazioaren maisuekin trebatzen jarraitu zuen, Andrés Lima, Eugenio Barba eta Rosario Ruiz Rodgersekin, besteak beste.

Espainiako eszenako aktore eta sortzailea Marta Carrascorekin lan egin du (“Dies irae”, “No sé si …”), Hiroko Tanahasi eta Alicia Sotorekin (“SuperGravityZeroGravity”), Carlota Ferrerekin (“Los nadadores nocturnos” -Antzerkiko Bigarren Mailako Aktore Onenaren Izendapena, Aktoreen Batasuna 2016-), Chevi Muradayrekin “Juana”, “Cenizas”, “En el desierto” – Dantza Ikuskizun Onenari Arte Eszenikoen Max Saria 2015-), Alberto Conejerorekin (Clift/Acantilado), Juan Carlos Pérez de la Fuenterekin (“Numancia”) eta David Serranorekin (“Billy Elliot, El Musical”).

Eszena-zuzendari eta -sortzaile gisa, mundu osoan ikusi ahal izan dira bere muntaiak: “¡Vaca!”, “La inopia”, “Escenas de caza”, “Danzad malditos” (Errebelazio Muntaia Onenaren Max Saria 2015), “Dance to death” 2017ko GREC Jaialdian, Itziar Pascual eta Amaranta Osorioren “Cuando todo cambia” eta Laila Ripollen “Atra Bilis”
Sortzaile gisa egin duen azken lana “Sweet dreams” izan da, 2022ko GODOFF Ikuskizun Onenaren Saria 2022an.

Gainera, Manuel Liñánen muntaietako aholkularitza eszenikoak egiten ditu, hala nola, “¡Viva!” (2019ko Jerezko Kritikaren Saria eta 2020ko Publikoaren Max Saria), “La otra escena” eta “Pie de hierro”.