2023 5. Kapitulua: El diablo Cojuelo – Rhum & Cía + CNTC

Barakaldo Antzokia > 2023 5. Kapitulua: El diablo Cojuelo – Rhum & Cía + CNTC

Antzerki Klasikoko Konpainia Nazionalak koaderno pedagogiko batzuk egiten ditu, taularatzen dituen obrekin eta muntaia bakoitzaren ezaugarriekin lotutako hainbat jarduera biltzen dituztenak.

Koaderno horiek ikasleei eta irakasleei zuzenduta daude, sormena idazketaren, plastikaren eta sonoritatearen bidez garatzeko, baina antzerkizaleentzat oso informazio baliotsua dute.

El diablo cojuelo-ri eskainitako koadernoan, gainera, figurinen zirriborroak eta eszenografia daude, baita jatorrizko eleberriaren testurako esteka ere.

Kontsultatzera gonbidatzen zaituztegu. Bitxikeriaz beteta dago eta, oso moldakorra denez, adin txikikoekin ere partekatu daiteke.