Pribatutasun-Politika

Barakaldo Antzokia > Pribatutasun-Politika

ARDURADUNA:

Izena: BARAKALDO ANTZOKIA, S.A.

Helbidea: Juan Sebastián Elcano,4  48901 Barakaldo / Bizkaia / España.

IFK:A48457238.

Helbide elektronikoa: teatro@barakaldo.org

Telefonoa: 944780600

Bizkaiko Merkataritza Erregistroan inskribatutako sozietatea, BI-511. orria, 111. atala, 161. folioan (aurrerantzean BARAKALDO ANTZOKIA).

HELBURUA:

Zure datu pertsonalen tratamenduaren helburu nagusiak hauek dira:

LEGITIMAZIOA:

Izaera pertsonaleko zure datuak honetan oinarrituta tratatzen ditugu:

EPEA:

Izaera pertsonaleko datuak mantenduko dira zurekiko erlazioa mantentzen den bitartean.  Halaber, zuk zure kentzerako eskubidea erabil dezakezu.

HARTZAILEAK:

Zure datuak BARAKALDO ANTZOKIAK baino ez ditu tratatuko, salbuespen honekin: ematen dizkiguzun datuak beste erakunde batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie, BARAKALDO ANTZOKIAREN eta datuak laga dituenaren artean goian adierazitako egitekoekin zuzenean erlazionatutako helburuak betetzeko, adibidez, sarreren salmentaren kudeaketaz arduratuko den enpresari, sarrerak kobratzeko eta ordaintzeko gestioetarako edo haien bidalketarako eta banaketarako, eta baita legezko betebeharra duten erakundeei ere.

Ez dago beste herrialde batzuei transferitzeko aurreikuspenik.

ESKUBIDEAK:

Hauek dira zure eskubideak:

Zure eskubideak gauzatzeko idatziz zuzendu beharko zara BARAKALDO ANTZOKIAREN egoitzara, Elkano 4, 48901 Barakaldo, Bizkaia, Espainia edo, bestela, helbide elektroniko honetara idatziz, teatro@barakaldo.org ondorengo informazioa jarriz: izena eta abizenak, helbidea jakinarazpen ondoreetarako, Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia edo PDFa eta eskatu nahi duzun eskubidearen eskaria, gaian “Datuen babesa” adieraziz.

WEB GUNEAREN ERABILERA-BALDINTZAK

Web gune honetara sartzeko eta erabiltzeko baldintzak indarrean den legediak eta fede onaren printzipioak eraentzen ditu; beraz, erabiltzaileak konpromisoa hartuko du web orria behar bezala erabiltzeko.

Ez da onartuko legearen eta hirugarrenen eskubideen edo interesen aurkako portaerarik.

www.teatrobarakaldo.org web orriaren erabiltzailea izateak esan nahi du baldintza hauek eta gai honen inguruan aplika daitekeen legezko araudiak emandakoak irakurri eta onartu dituela. Edozein arrazoi dela-eta, baldintza hauekin ados ez bazaude, ez jarraitu web orria erabiltzen.

Edozein jakinarazpen eta/edo erreklamazio soilik baliagarria izango da, idatzizko jakinarazpenaren eta/edo posta ziurtatuaren bidez egiten bada.

BARAKALDO ANTZOKIAren profiletan, sare sozialetan, egindako iruzkinak gure web orrialdean argitaratu ahal izango dira; baita, iruzkin horietan jarritako argazkia/k ere.

JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

BARAKALDO ANTZOKIA argitalpen digitalaren softwarearen gaineko eskubide guztien titularra da; baita ere, bertan sartutako edukien inguruko Jabetza Industrialeko eta Intelektualeko eskubideena, eta, bereziki, web guneko orrialdeetako honako hauena: iturri-kodeak, testuak, irudiak, diseinua, logoak, programa informatikoak, animazioak, datu-baseak, markak, izen komertziala edo zeinu bereizlea, soinuak eta gainerako elementu grafikoak edo soinu-elementuak. Enumerazio hori ez da zerrenda itxi bat, adibide bat baizik, eta elementu horiek behar bezala babestuta daude Jabetza Intelektualaren eta Industrialaren inguruko Espainiako eta nazioarteko araudiaren arabera.

Web gune honetan argitaratutako materiala ezingo da inola ere erreproduzitu, aldatu, banatu, kopiatu, argitaratu edo hirugarrenei eman, BARAKALDO ANTZOKIAren idatzizko baimenik gabe. Beraz, testu honen aurkako edozein jarduerarekin jabetza industrialeko eta intelektualeko eskubideen inguruko araudia hautsiko da.

Web gunean jasotzen den informazio guztia, hau da, iruzkinak, iradokizunak edo ideiak, BARAKALDO ANTZOKIari doan emandako informaziotzat hartuko da. Modu horretan tratatzeko moduko informaziorik ez da bidali behar.

Dena den, web orrialde hau erabili ahal izango da betiere haren osotasuna errespetatzen bada eta jatorriko iturria BARAKALDO ANTZOKIAren web gune hau izan dela identifikatzen bada; ondorioz, edozein erabilera oker edo gunearen izaeraren aurkakoa dena debekatuta egongo da.

BARAKALDO ANTZOKIAk erabili ahal izango ditu bere eskubideak defendatzeko beharrezko legezko ekintzak.

Orrialde honetan agertzen diren eta BARAKALDO ANTZOKIArenak ez diren produktu eta zerbitzu guztiak beren jabeen marka erregistratuak dira, eta gure enpresak horrela onartzen ditu. BARAKALDO ANTZOKIAren web orrialdean soilik agertzen dira informazioa sustatzeko edota pilatzeko helburuarekin. Jabeek dagokien informazioa aldatzeko edo ezabatzeko eska dezakete.

ERANTZUKIZUNAK

BARAKALDO ANTZOKIAk ez du izango foroetan, sare sozialetan edo hirugarrenek prestatzailearen web orrialdean modu independentean argitara dezaketen beste baliabideetan gordetako informazioaren eta edukien erantzukizunik.

Hala ere, LSSI-CEko 11. eta 16. artikuluak kontuan hartuta, BARAKALDO ANTZOKIAk konpromisoa hartuko du estatuko edo nazioarteko legedia, hirugarrenen eskubideak edo morala eta ordena publikoa kalte edo urratu dezaketen edukiak kentzeko edo, behar izanez gero, blokeatzeko.

Horrez gain, enpresak ez du ezta ere izango internautaren ordenagailuan instalatutako softwarearen akats edo konfigurazio txarrak medio sortutako kalte-ordainen erantzukizunik. Erabiltzailea internetera konektatutakoan sortutako edozein gertaera tekniko edo akatsen erantzukizun guztietatik kanpo geratuko da. Halaber, ez da bermatzen web gunera sartzean etenak edo akatsak egongo ez direnik.

Era berean, BARAKALDO ANTZOKIAk eskubidea izango du web orrialdean jasotako informazioa eguneratzeko, aldatzeko edota kentzeko edo web gunea konfiguratzeko edo aurkezteko. Gainera, hori edozein unetan egin ahal izango du, horren gainean inolako erantzukizunik izan gabe.

BARAKALDO ANTZOKIAren nahia da web guneak ahalik eta ondoen funtzionatzea eta sortzeko kontuan izan den helburua betetzea. BARAKALDO ANTZOKIAk ez du izango web gunean izan daitezkeen aldizkako akats tipografikoen, formalen edo zenbakizkoen erantzukizunik, ezta bertan jasotako informazioaren zehaztasunaren, edo funtzionamenduan izan daitezkeen disfuntzioen edo arazoen erantzukizunik ere. BARAKALDO ANTZOKIAk ez du bermatzen web guneak eta zerbitzariak birusik ez izatea, eta ez da arduratuko web gunera sartzeagatik edo sartzerik ez izateagatik sortutako kalteez.

BARAKALDO ANTZOKIAk interesgarriak izan daitezkeen beste web orrialde batzuetara sartzeko aukera eman dezake. Esteka edo link horien helburua da Internet bidez interesa dakizkizukeen baliabideak errazago bilatzen laguntzea, eta, sarrerak on-line erosterakoan, lan hori kanal seguru baten bidez kudeatzea. Dena den, orrialde horiek ez dira BARAKALDO ANTZOKIArenak, eta ez ditu horiek gainbegiratzen. Hori dela-eta, ezin du horien eta ondoren aipatzen direnen erantzule egin: gune horietan ager daitezkeen zerbitzuak, estekatutako orrialdearen funtzionamendua, datuak erabiltzeko eta tratatzeko duten modua, egin ditzaketen arau-hausteak edo orrialde horietara sartzearekin edo horiek erabiltzearekin sor daitezkeen kalteak. Estekak ez du inolako loturarik sortuko BARAKALDO ANTZOKIAren eta eduki horien edo aurkitzen diren lekuetako pertsonen edo erakunde titularren artean…

Web gune hau erabiltzean, ulertzen dugu erabiltzaileak agiri hau kontu handiz irakurri duela eta bertan emandako aholkuak ulertu eta jarraitu dituela. Erabiltzailea ados ez badago datuak babesteko politika honekin edo bertan emandako aholkuekin, mesedez ez erabili gure web orrialdea.

COOKIE-I BURUZKO POLITIKA

BARAKALDO ANTZOKIAk, bere kontura edo neurketa-zerbitzuak emateko kontratatutako hirugarrenaren kontura, cookie-ak erabil ditzake erabiltzailea web gunean nabigatzen ari denean. Cookie-ak fitxategiak dira, web zerbitzuaren bidez nabigatzailera bidalitakoak, erabiltzaileak nabigatzen ibili denean egindako jarduerak erregistratze aldera.

Erabilitako cookie-ak erabiltzaile anonimoarekin eta haren ordenagailuarekin bakarrik lotzen dira, eta ez dute beren kabuz erabiltzailearen datu pertsonalik ematen.

Cookie-ak erabilita, web orrialdea aurkitzen den zerbitzariak erabiltzaileak erabilitako web nabigatzailea ezagutu dezake, nabigazioa errazagoa izatearren. Halaber, cockie-ak erabiltzen dira audientzia eta trafikoaren parametroak neurtzeko eta prozesua eta sarrera-kopurua kontrolatzeko.

Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfigura dezake cookie-ak jaso dituela abisatua izateko eta haren ordenagailuan instalatzea galarazteko. Mesedez, kontsultatu zure nabigatzailearen argibideak eta gidaliburuak, informazio gehiago izan dezazun.

Web gunea erabiltzeko, ez da beharrezkoa web gunera bidalitako cookie-ak instalatzeko erabiltzaileak edo haren izenean ari den hirugarrenak baimena ematea, alde batera utzi gabe erabiltzaileak saio bat hasi beharra izatea aurretik erregistratzea eskatzen duen zerbitzu bakoitzean.

Nolanahi ere, cookie-ak aldi baterakoak dira, eta helburu bakarra ondorengo transmisioa erraztea da. Cookie-ak ez dira, inolaz ere, informazio pertsonala jasotzeko erabiliko.

APLIKA DAITEKEEN LEGEA ETA JURISDIKZIOA

Baldintza orokor hauek Espainiako legediak eraentzen ditu. Web gunearekin edo bertan garatutako jarduerarekin loturiko edozein auzi ebazteko eskumena Barakaldoko epaitegiek izango dute. Erabiltzaileak alde batera utzi beharko du egokitu diezaiokeen beste edozein foru.