12 urte baino gutxiago izanez gero Barakaldo Antzokiaren “Lagun Txiki” izan zaitezke, bakarrik inskripzio-fitxa bete eta eman egin behar duzu, duela gutxiko argazkiarekin eta N.A.N. edo familia- liburuaren fotokopia batekin batera, Antzokiko leihatilan, edo amigosteatro@barakaldo.org –era posta elektronikoz bidali.
2020-2021eko denboraldiko kuota 10 eurokoa da eta honako hauek onurak:
Lagun Txiki izatearen abantailak:
- %25eko deskontua publiko guztientzako ikuskizunetan.
- Deskontu esklusiboak ikusle kopuru handiko ikuskizunetarako.
- “Asteazkenetan zinemara” egitarauaren 6 filmetarako doako bonoa (baldin eta adinengatik kalifikazio irizpideak 12 urteko asistentzia adingabetara baimentzen badu).
- Sarrera-erosketako lehentasuna.
- Euskal Antzoki Sareako beste antzoki batzuetarako deskontuak: Social Antzokia (Basauri), Serantes Kultura Aretoa (Santurtzi), Torrezabal Aretoa (Galdakao), Lonbo Aretoa (Arrigorriaga), Ermua Antzokia (Ermua), Zalla-Zine Antzokia (Zalla), KulturLeioa (Leioa), Zornotza Aretoa (Amorebieta-Etxano), San Agustin Kulturgunea (Durango), Arriola Antzokia (Elorrio), Berrizeko Kultura Etxea (Berriz), Harresi Aretoa (Agurain).
- Etxean Antzokiko aldizkaria jasotzea (orain bertsio digitalean bakarrik dago eskuragarri), ikuskizun guztien informazioarekin.
- Asteko buletina jasotzea.
Baldintza orokorrak:
- Txartelak denboraldi baterako balio du, 2019ko irailetik 2020ko uztailera.
- Txartela izenduna da, pertsonala eta besterenezina.
- Titular bakoitzak ikuskizun bakoitzerako sarrera baterako eskubidea dauka (erabilgarri dagoen edukieraren arabera).
- Sarrerak txarteldegian, Kutxabankeko saltzeko terminalak eta Antzokiko webgunearen bidez eros daitezke.
- Txartelen deskontuek ez dute balio zinema programaziorako, ez eta beste erakunde batzuek Antzokian antolatzen dituzten ekitaldietarako ere.
- Deskontuak ezin izango zaizkio beste deskontu batzuei gehitu.
- Txartela beti erakutsi behar da aretora sartzean.
- Kuota abenduan kobratuko da.
Izena emateko orria