Ikasleentzako Antzerkia

Barakaldo Antzokia > Ikasleentzako Antzerkia

2017/2018 Eskola-kanpaina - Izen-emate Formularioa - Programazioa

KANPAINAREN INFORMAZIOA Garrantzitsua: irailak 11, astelehena, goizeko 9-etatik aurrera besterik ez dira eskaerak onartuko, posta elektronikoren bidez edota web orrian agertzen den izen-emate formularioren bidez. Erreserbak hartzearen orden zorrotzean bideratuko dira. Erreserba finkoa izateko, Teatro Barakaldo Antzokiaren baieztapena ezinbestekoa da. PREZIOA Ikuskizun bakoitzerako sarrera 4 €. Irakasleriaren sarrera doan da. ERRESERBAK ETA ORDAINKETAK Ekintzaren izugarrizko eskaria dela eta, sarrerak horrela emango ditugu: Ikastetxe batek, talde bererako 3 ikuskizun eskatuz gero (3 ikuskizun LHren 1.erako, adibidez), aipatutako ikuskizunak, lehentasunaren ordenean zenbatu beharra dago (1, aurrekoen lekuan, gustokoen ikuskizuna, etab.). Automatikoki, plaza huts baldin badaude, aukeratutako lehen 2 ikuskizunak erreserbatuko dira. Iraila behin bukatua, aukeratutako hirugarren ikuskizunerako plazaren bat balego emango lirateke ere bai. Formula honekin, 3 ikuskizun ikusten dituzten ikasleek beste talde batzuk plaza barik geratzen diren bitartean saihesten saiatzen gara. Erreserbak egiteko urrats erraz batzuk eman beharko dira, jarduneraren antolaketa arintzeko: 1) Hasteko, Barakaldo Antzokira jo telefonoz edo posta elektronikoaren bidez eta orri honekin bidaltzen den erreserba-eskariaren fitxa behar bezala beteta igorri. Gogoratu jarlekuak erreserba egiten den ordenaren arabera emango direla. 2) Antzokiak jesarlekuen erabilgarritasuna baieztatzen duenean (telefonoz edo posta elektronikoaz) sarrerak honako kontu honetan abonatuko dira: BBK 2095 0180 91 9025178601. Arduradunak abonu-agiriaren kopia igorri beharko du. 3) Sarrerak aldez aurretik ordaindu beharko dira, emankizunaren eguna baino hilabete bat lehenago, bestela erreserba ezeztatu egingo da sarrerak berriro salmentan jarriz. 4) Edozein ikasleren faltagatik bueltatutako sarrerek ez dute inoiz multzo osoaren %10 gaindituko. (Adib: 50 ikasleren talde batek gehienez 5 sarrera bueltatu ditzake). 5) Eskatuko duten ikastetxei faktura bidaliko diegu. Ikastetxeren batek, ordaindu baino lehen, fakturaren beharra badu, proforma bat emango diogu. Behin betiko faktura ikuskizunaren data pasa ondoren jaulki egingo da, gertatutako aldaketak adieraziz. SARRERAK MUGATUAK IZANGO DIRA Programazioak hezkuntzarako dituen antzerki baliabideak hartuko direla ziurtatzeko, ikuskizun bakoitzera doan jendea mugatu egingo da. Bereziki mugatuko da haur hezkuntzako zikloentzat zuzenduta dauden ikuskizunetan. JESARLEKUEN ASIGNAZIOA - Haur hezkuntza: ikasleek hobeto ikus dezaten gehigarri bat izango dute jesarlekuetan. Ziklo honetako ikasleen arteko altueran ezberdintasun handiak daudenez, adinaren arabera eseriko dira erreserbaren ordena kontuan hartu gabe. Horrela, zentro ezberdinetako hiru urteko haurrak aurrean jarriko dira, gero lau urtekoak eta abar. - Lehen hezkuntza, Bigarren hezkuntza eta Batxilergoetakoak: jesarlekuak erreserbaren arabera emango dira. Erreserba egiten duzuenean esango dizuegu zenbat jesarleku dauden hartuta, horrela, gutxi gorabehera jakingo duzue non kokatuko zareten. SOLASALDIA Parte hartzen duten ikastetxeek hala eskatzen badute ekitaldia amaitu ondoren solasaldia egingo da aktore edota ikuskizunaren arduradunekin. Kasu honetan beharrezkoa da aldez aurretik galdeketa bat prestatzea ikasleek ikuskizun horren alderdi konkretu batean arreta jar dezaten (musika, argiztapena, jantziak, eszenografia, pertsonaiak…) eta parte hartze aktiboa lortzea bidera dadin. Honako jarduera, konpainiaren libre egotearen araberakoa da eta erreserbaren momentuan eskatu beharko da.

Programazioa

BBK_COLOR

Izen emate formularioa

*Erreserbaren eskakizunak Barakaldo Antzerkiako baietza jaso beharko du.


Fakturazioa gauzatzeko datuak (faktura eskatzekotan)