Ragazzo
Teatre Tot Terreny

Barakaldo Antzokia > Ragazzo
Teatre Tot Terreny

Ragazzo<br>Teatre  Tot  Terreny

1 Aretoa
Iraupena: 80'

Ragazzo
Teatre Tot Terreny

Egilea eta zuzendaria: Lali Álvarez Garriga

Interpretea: Oriol Pla


En memoria de CARLO GIULIANI, manifestante asesinado por la policía en Génova en el año 2001

Europa, 2001eko uda, Bigarren Mundu Gerraz geroztik, kontinenteak bizi izan duen eskubide sozialen murrizketarik handiena bizi dute Ragazzoren hirian: mugak itxita daude, Schengeneko ituna eten egin dute, manifestazioak eta bilerak debekatuta daude hiriko hainbat tokitan, balkoietan arropa zabaltzea debekatuta dago.

Atxiloketak. Identifikazioak. 30.000 polizia dabiltza kaleetan patruilatzen, eta ez dute G8ko buruzagiak bilera egiten ari diren tokian, Eremu Gorrian, sartzen uzten.

Hala eta guztiz ere, Ragazzo bere hiriko uda bizitzen ari da: duela gutxi etxebizitza gisa egokitu duten espazio bat okupatu dute lagun batzuekin, oporretan dago, denbora dauka musika entzuteko, irakurtzeko, sukaldean aritzeko, maitemintzeko… bai eta hirian egiten ari diren Munduko Foro Sozialean parte hartzeko ere, non duela urte eta erditik hona globalizazioaren aurreko aukera gisa irudikatzen duten “bestelako mundu hori” nolakoa izango litzatekeen eztabaidatzen ari diren milioi erdi lagunetik gora. Beraren patua Desobedienteen Zutabearekin bat egitea erabakitzen duen unean zehazten da, desobedientzia zibileko ekintza baketsu bat egitea proposatu baitute: Eremu Gorriko konfinamendua urratzea.

Gunezko prezioak:

  • Patio: 15
  • Anfiteatro: 12
  • Mugikortasun urriko pertsonak: 12,75
*Antzokiaren Lagunen deskontua