Pic-nic & Isla de Sirenas
BAI, Bizkaiko Antzerki Ikastegia

Barakaldo Antzokia > Pic-nic & Isla de Sirenas
BAI, Bizkaiko Antzerki Ikastegia

Pic-nic  &  Isla  de  Sirenas<br>BAI,  Bizkaiko  Antzerki  Ikastegia

1 aretoa (Kopuru mugatua)
Iraupena: 30' bakoitza

Pic-nic & Isla de Sirenas
BAI, Bizkaiko Antzerki Ikastegia

ESTREINALDIA

 

Zuzendaritza: Fer Montoya
Testua PIC-NIC: Fernando Arrabal
Testua ISLA DE SIRENAS: Fer Montoya
Antzezleak: Garbiñe Aranbarri, Aroa Blanco, Jon Blanco, Sonia Reoyo


Bizkaiko Antzerki Ikastegiak laugarren kurtsoko ikasleen azken lana aurkeztuko du,  antzezlan labur biren bitartez: lan biak genero desberdinekoak eta gizarte-mezu oso zehatzekoa direlarik.

Pic-nic gudaren zentzugaberiaz mintzo da, absurdoaren antzerkia abiapuntu hartuta. Hurbilketa komikoa izanik ere, mezu indartsu bezain burrunbatsu batez baliatuta.

Isla de Sirenas amodio erromantikoan datza eta bikoteetan suertatzen diren tratu txarrak aztertzen ditu ikuspuntu oniriko eta dramatiko batetik.

Esan bezalaxe, antzezlan biak oso desberdinak dira, aktoreak mantentzen diren arren, gaurkotasunez beteriko mezuak zein trataera oso zorrotzak erabiliz. Eszenografia ere bera da, non antzezleek euren lekua topatzen duten, zeharo diferenteak diren interpretazio proposamenekin bada ere. Pic-nicek proposatzen duen absurdoaren antzerkiaren hurbilketa, ia karikatura bat dena, nahiz Isla de sirenasek lantzen duen ikerketa-antzerkia, BAIren ikasketa amaierako lana interesgarria da oso.

Gunezko prezioak:

  • Patio: 10
  • Mugikortasun urriko pertsonak: 8,50
*Antzokiaren Lagunen deskontua