“Los días de la nieve”
Compañía Rosario Pardo

Barakaldo Antzokia > “Los días de la nieve”
Compañía Rosario Pardo

“Los  días  de  la  nieve”<br>Compañía  Rosario  Pardo

1 Aretoa
Iraupena: 75'

“Los días de la nieve”
Compañía Rosario Pardo

Egilea: Alberto ConejeroESTREINALDIA EUS
Zuzendaritza: Chema del Barco

Antzezlea: Rosario Pardo


Miguel Hernandezen amodioa. Herriko jostuna, poetaren musa

Jostuna egin dioten azkeneko enkargua amaitzen ari da: itsaso urdin koloreko soinekoa. Enkargua egin zion pertsona bertan da, azkeneko ukituak ikusten. Puntada baten eta beste baten artean, jostunak bere bizitza oroitu du, gogora ekarri eta berriro bizitzen du. Poesia, maitasun eta sufrimenduzko egunak oroitu ditu. Kartzelan hil zen pasio historiko bat, gerran fusilatu zuten aita, sekretuak itotzen dituen eztarria. Jostuna Josefina Manresa da, eta bere maitea, Miguel Hernandez. Norentzat da soinekoa?

Los días de nieve ez litzateke izango Josefina Manresa, Miguel Hernandezen alarguna gabe. Testu honen benetako funtsa haren memoriak dira; baina bai eta Miguelekin trukatu zituen gutunak eta Orihuelako poetaren poesia ere. Eta hala eta guztiz ere, ez dut haren bizitza berregin edo kontakizun bihurtu nahi izan; baizik eta antzerkiak eta fikzioak heriotza eteteko duten gaitasunari esker, haren existentziaren misterioari egin nahi izan diot kasu, bera gure garaikide bihurtu nahi izan dut, eta gu haren garaikide egin. Antzezpenak irauten duen bitartean, Josefina oraina izan dadila, guk geure burua harengan ikusterik izan dezagun, eta hark gugan ere. Idazten ari nintzela jabetu nintzen tristeziarik txarrenetatik bizirik iraun duenaren indar xumeaz, hitzetan eta hitzen bidez maitatzen ikasi zuena.
Alberto Conejero

RED

Emanaldi erosi:

Gunezko prezioak:

  • Patio: 18
  • Anfiteatro: 15
  • Mugikortasun urriko pertsonak: 15,30
*Antzokiaren Lagunen deskontua