“Lehman Trilogy”
Barco Pirata Prod.

Barakaldo Antzokia > “Lehman Trilogy”
Barco Pirata Prod.

“Lehman  Trilogy”<br>Barco  Pirata  Prod.

1 Aretoa
Iraupena: 175' atsedenaldiarekin

“Lehman Trilogy”
Barco Pirata Prod.

MAX SARIA, ESPAZIO ESZENIKOKO DISEINU ONENARI
ANTZERKIKO SARIA ERCILLA ANTZERKI-IKUSKIZUN ONENERAKO 2018

Egilea: Stefano Massini
Bertsioa eta zuzendaritza: Sergio Peris-Mencheta

Antzezleak: Víctor Clavijo, Pepe Llorente, Aitor Beltrán, Dario Paso, Litus, Leo Rivera


Lehman Trilogy gure garaiaren kronika aparta da, Italiako Stefano Massini dramagileak egina, eta Europa osoan zehar arrakasta handiarekin antzeztua. Sergio Peris-Mencheta aktore eta zuzendariak muntaketa hau eskaintzen digu orain gazteleraz. Obran, Lehman familiako hiru generazioren historia kontatzen da. Henry Lehman-ekin hasiko da, ganadu-merkatari judu baten seme zaharrenarekin; 1844. urtean Bavieratik irten eta AEBetara iritsi zen amerikar ametsaren bila, eta 2008an Lehman Brothers-en erorketara bitarte iritsiko da, inbertsio-banku handienetarikoarena. Gertaera horren ondorioz, munduan finantza-krisi okerrena sortu zen, eta oraindik ere haren ondorioak jasaten ari gara.

120 pertsonaia baino gehiago agertuko dira gure begien aurrean sei musikari aktoreren eskutik, bidaia zoragarri eta dibertigarrian. Bidaian, umorearen eta kontakizunaren bitartez, kapitalismo modernoaren eraikuntza eta deribaren etapa ezberdinak kontatuko dizkigu, tonu garratz eta ironikoarekin, eta, aldi berean, aroma pedagogiko eta kritikoarekin, publikoa ekonomiaren gorabeheretan sartuaz.

RED

Gunezko prezioak:

  • Patio: 25
  • Anfiteatro: 22
  • Mugikortasun urriko pertsonak: 21,25
*Antzokiaren Lagunen deskontua